2023ko ekainaren 27a

Eduardo Jimenez, Estibaliz Hernáez, Xabier Riezu, Jose María Guibert, Cristina Zumeta, James Wilson, Bingen Zupiria, Iván Martén, Mari Jose Aranguren, Jose Ignacio Hormaeche, Jose Luis Larrea, Ainara Basurko, Jon Azua, Mikel Navarro eta Idoia Uriarte MOC-aren urteurrenean.  

  • Harvard Business School-ek sustatutako programa hau mundu osoko 120 unibertsitatetan baino gehiagotan ematen da, eta lehiakortasunaren faktore erabakigarriak aztertzea du helburu.

  •  2003az geroztik, enpresa-munduko, administrazio publikoko eta esparru akademikoko 450 pertsona baino gehiagok egin dute MOC ikastaroa Deustuko Unibertsitatean eta Orkestran.

  •  Topaketak esperientziak partekatzeko eta Euskadin lehiakortasun-hizkuntza berritzen jarraitzeko moduari buruz hausnartzeko balio izan du.

Orkestrak Euskadin Microeconomics of Competitiveness ikastaroa egin duten pertsonak bildu ditu Donostian, 20. urteurrena ospatzeko. Programa hori Harvard Business Schoolek sustatu zuen 2003an, eta mundu osoko 120 unibertsitatetan baino gehiagotan ematen da. Programaren helburua lehiakortasunaren faktore erabakigarriak aztertzea da.

Ekitaldia Orkestrako zuzendari nagusiak, Mari Jose Arangurenek, ireki du eta MOCek Euskadin duen garrantzia azpimarratu du: 234 erakundetako 450 pertsonak baino gehiagok egin dute MOCa, enpresaren, akademiaren edo administrazio publikoaren profil anitzekin, eta hori izan da programaren alderdirik baloratuenetako bat.

MOC ikastaroaren eta Orkestraren eraginean sakontzeko, Arangurenek hitza eman die Jose Mari Guiberti, Orkestraren sorrera sustatu zenean Deustuko Unibertsitateko errektoreordea zenari, eta Estibaliz Hernáezi, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari. Biek nabarmendu dute institutuaren ekarpen akademikoa, baita lurraldeko eragileekin lan egiteko eta lehiakortasuna aztertzeko esparru komun bat eskaintzeko gaitasuna ere.

Jardunaldiak bi mahai-inguru izan ditu, non MOCak enpresen eta erakundeen ikuspuntutik duen balioaz eztabaidatu den. Lehenengoa Orkestrako ohorezko presidente Jose Luis Larreak moderatu du, eta Jon Azuak, Deustuko Unibertsitateko MOC ikastaroaren sustatzaileetako batek, Euskalteleko Idoia Uriartek eta Habic Klusterreko Eduardo Jimenezek parte hartu dute.

Bigarren mahai-inguruak etorkizunera begiratu du. Bizkaiko Foru Aldundiko Ainara Basurkok, Energiaren Euskal Klusterreko Jose Ignacio Hormaechek eta DEBEGESAko Cristina Zumetak lehiakortasun-esparru komun bat izateak dakartzan onurez hitz egin dute, baita digitalizazioa edo klima-aldaketa bezalako erronketara egokitzeko zer bilakaera izan behar duen ere. Mikel Navarro Orkestrako ikertzaile elkartu eta Deustuko Unibertsitateko katedradunak moderatu du solasaldia. 

Hain zuzen ere, Orkestraren lehiakortasun-esparruaren bilakaeraz hitz egin du James Wilsonek. Gure ikerketa-zuzendariak azaldu duenez, lurralde-lehiakortasuna aztertzeko esparru berria tokiko eta nazioarteko hausnarketa-, kontraste- eta esperimentazio-prozesu baten emaitza da, eta ongizatea jartzen du analisien erdigunean.

Ivan Marten Uliarte, Orkestrako presidenteak, institutuaren konpromisoa berretsiz eta Jon Azua, Jose Maria Guibert, Jose Luis Larrea, Mikel Navarro Olga Rivera eta Victor Urcelayrentzat errekonozimendu une bat eskatuz amaitu du ekitaldia.

Nazioarteko mintegia MOC sareko erakundeekin

Euskadiko MOC sarearen 20. urteurrenaren ospakizunen barnean, Orkestrak nazioarteko mintegi bat antolatu du, non MOC sareko kide batzuk eta mundu osoko ikertzaileak parte hartzen ari diren, ikerketa eraldatzailearen bidez etorkizun lehiakor iraunkorrak eraikitzeko moduari buruz hausnartzeko.

workshop internacional red

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak irekiera ekitaldian parte hartu du, eta Eusko Jaurlaritzak azken hamarkadetan sustatutako industria-politika aurkeztu du. "Euskadi oso lehiakorra da gure DNA industrialari esker, hau da, denboran etengabeko industriaren aldeko apustuari, gure autogobernuari eta lankidetza publiko-pribatuari esker. Lehiakortasun horretarako bidean, Orkestra izan da neurri handi batean gure itsasargia", nabarmendu du. 

Ediciones anteriores

Unerik onenak

Argazki galeria  

Conference

Ekitaldiaren bideoa 

 EZIN IZAN ZINEN JOAN? ESTEKA HONETAN EKITALDIAREN BIDEOA OSORIK IKUS DEZAKEZU. 

Bideoa ikusi