Laburpena

Klima aldaketaren eragina agerikoa den une honetan, elektrifikazioaren eta sorkuntza berriztagarri aldakorraren eta beste energia baliabide banatu batzuen gero eta presentzia handiagoak nabarmen handitu ditu sistema elektrikoen malgutasun beharrak. Eskaintzaren eta eskariaren arteko etengabeko oreka bermatzeak eta hornidura segurua ziurtatzeak aldakuntza operatiboen aurrean arinago erantzuteko gaitasuna eta kontingentzien aurrean erresilientzia handiagoa eskatzen ditu. Lan honek sistema elektrikoaren malgutasunaren kontzeptua aurkezten du; malgutasun hori sor dezaketen baliabide nagusiak sailkatzen ditu; malgutasun behar gero eta handiagoak aztertzen ditu, hainbat denbora tarte hartuta; eta Europako ahalmen mekanismoen zeregina lantzen du, potentzia ziurraren eskuragarritasuna bermatu dezakeen tresna baita. Era berean, 2024ko abenduan Espainian aurkeztutako ahalmenaren merkatuaren proposamena ebaluatzen du.

Europan eta Espainian, egin berri diren azterketek agerian uzten dute eskaria estaltzeko arriskuak daudela, malgutasun beharrak gero eta handiagoak direla, eta ahalmena ordaintzeko mekanismoak garrantzitsuak direla, baliabide ziurren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko. Espainiako ahalmenaren merkaturako proposatutako diseinua norabide horretan doa, baina doikuntzak egin behar dira haren funtzionamenduan distortsioak eta efizientzia ezak saihesteko. Merkatu horren ezarpena azkartzea eta indarrean dauden gainerako neurriekin koordinatzea funtsezkoa izango da sistema elektriko segurua, malgua eta energia trantsizioaren erronketarako prestatua bermatzeko.