2016 maiatzak 5
Garate Gela. Eraikin nagusia. Deustuko Unibertsitatea. Bilboko Campusa (Unibertsitate Etorbidea, 24).

 Precios energia Competitividad Industrial web 1

Orkestrako Energia Katedrak “Precios de la energía y competitividad industrial” txostena aurkeztuko du. Lanak energiaren (gasa, elektrizitatea eta bestelakoak) kostuaren bilakaera aztertzen du eta gure industriaren lehiakortasunean duen eragina. Energia kontsumoan oso intentsiboak diren sektoreak nabarmentzen ditu bereziki, horien artean siderurgia, kautxua, beira, zementua eta papera.

Orkestrako ikertzaileek egindako analisiak energiak industriaren lehiakortasunean duen eragina ematen digu aditzera eta beste parametro batzuk ere aztertzen ditu: produktibitatea, langile bakoitzeko lan kostua, unitateko lan kostua eta berrikuntza maila. Lanak enpresa tamaina ere hartzen du kontuan eta EAEko eta Espainiako enpresen lehiakideak zein diren zehazten du. Energia politikaren ondorioz, prezioen desberdintasunek industriaren lehiakortasunean nola eragiten duten ikusi nahi izan da eta, horretarako, lehiakortasunari begiratuta, erreferentziazkoak diren herrialdeen energia kostuak aztertu dira, hain zuzen ere, Alemania, Frantzia, Txekiar Errepublika, Italia eta Erresuma Batukoak. Azkenik, energiaren prezioaren aldakuntzek produktuen prezioan duten eragina ere neurtu da.

Aurkezpenean parte hartuko dute:

Egileak:

Aurkezpenaren amaieran, Txostenaren kopia bana banatuko da.

Jardunaldia doakoa da. Bertaratzeko formulario honen bidez eman behar da izena.