2015eko urriaren 20an; 16:00-18:30
34. gela. Deusto Business School. La Comercial Eraikina (Aguirre Anaiak kalea 2, 48014 Bilbao)

Crecer + Business Angels sareak, BAC+ inbertsio foroaren XIV. ediziora gonbidatzen zaitu. Eman izena hemen

 Fondo pantalla PowerP

Hazteko potentzial handiko bost proiektu ekintzaile aurkeztuko ditugu bertan:

  1. ERP teknologiaren merkatu hobian aritzen den enpresa (salmenta eta marjina egokiekin), bazkide handi batekin ituna duena, Latino Amerikako merkatuan hedatzeko.
  2. Sukaldari profesionalak nork bere etxean esperientzia gastronomiko bereziak bilatzen dituzten pertsonekin harremanetan jartzen dituen marketplacea; ostalaritza sektorea oso ongi ezagutzen duen pertsona baten gidaritzapean. 2014ko apirilaz geroztik, 500 zerbitzu baino gehiago eskaini ditu.
  3. Ahoko bizkorgailu patentedun, seguru eta eraginkorra ekoizteko eta merkaturatzeko proiektua, bihotz-biriketako geldialdietan erabiltzeko.
  4. Mikrofluidoen teknologian aritzen den enpresa, kit eramangarriak eta berehalako erantzunekoak diseinatzen eta ekoizten hasteko estrategia duena, medikuntzako eta industriako aplikazio bioteknologikoentzat.
  5. Kirol ekitaldietako antolatzaileen beharrei erantzuten dien plataforma, izena emateko, komunikazioko eta sustapeneko zerbitzuak barne hartzen dituena. 1015 ekitaldi baino gehiago kudeatu ditu, 240.000 kirolarik erregistratu dira eta 500.000 pertsonak eman dute izena.

Izena eman hemen