Laguntzaileak: Gaztenpresa Fundazioa, "La Caixa" Fundazioa

010 slide inversor crecermas02

Webgunea bisitatu


Crecer+ Orkestraren ekimen bat da, bere inbertsiogileen sareaz baliatuz, start upentzat beharrezko finantzaketa lortzea helburu duena. 40 inbertsiogile pribatuk baino gehiagok osatzen dute. Euskal Autonomia Erkidegoko inbertsio sare ireki eta orokor bakarra da, bertako eta beste eskualde batzuetako ekintzaileekin lan egiten duena. 

Crecer+ek EAEko inbertsiogile korporatiboak, banakakoak, family officeak eta inbertsio taldeak biltzen ditu, sare global batean.

Helburuak

  • Inbertsioak egiteko proiektuak identifikatzea eta prestatzea (“Investment ready”)
  • Finantzaketa errondak ixtea sareko kideen artean
  • Beste eskualde batzuetako sareekin batera inbertitzea eta haiei nazioarteko harremanak eskaintzea
  • Ekintzaileentzako eremu eskuragarri bat sortzea, haiek finantzaketa, aholkuak, harremanak eta abar aurki ditzaten

BAC+ AEBANeko –Espainiakoa sareak- eta EBANeko –Europako sareak– kide da.

Bereizgarriak

Crecer+ ekimenak lan programa bat sortzen du foroetara aurkezten den enpresa bakoitzarekin, inbertsiogileen mentalitatean prestatzeko.

Gainera, Crecer+ek inbertsiogileekin eta ekintzaileekin lan egiten du eta foroen ondorengo bileretan parte hartzen du, hurbilketa, negoziazioa eta finantzaketa akordioa errazteko.

13 proiektu baino gehiagotan izan da bitartekari eta guztira 3,5 milioi euroko inbertsioan lagundu du.

Etiketa: Enpresa lab-a