Bilboko Portu Agintaritza (Hitzaldien aretoa, 3. solairua)

Portuek deskarbonizazio eta jasangarritasun helburuak betetzean izan dezaketenzeregina eboluzio-testuinguru batean garatu behar da, portuak, orain arte ezagutzen diren moduan, aldatzen ari direlako. Demografia, teknologia eta jasangarritasuna portuen operatiba aldatzen ari dira eta portuen eszenatoki eta kontzeptu berri bat moldatzen. Jardunaldi honetan portuen erronkak eta Europako portu nagusietan egiten ari diren jarduera garrantzitsuenak ezagutzera emango dituzte.
EGITARAUA
9:00etatik 9:30etara Kafe-networking eta inskripzioak
9:30etatik 9:40etara Harrera
Rikardo Barkala, Bilboko Portuko Agintaritzako presidentearen ongietorria.
9:40etatik 10:00etara “Portuen zeregina energia trantsizioan” txostenaren aurkezpena
10:00etatik 10:45etara Hitzaldiak
Iñigo Ansola, EEE-Euskal Energiaren Erakundearen zuzendari nagusia.
«Portuko jarduerak energia sektorean duen garrantzia»
Azalduko du zein den Portuko azpiegituren zeregina Euskadiko energia estrategiaren garapenean, eta hizpide hartuko ditu Euskadiko itsas energien arloko proiektuak, bereziki azpimarratuz portuek hub gisa duten papera Euskal Energia Trantsizioaren helburuak lortzeko.
Carlos Alzaga, Bilboko Portu Agintaritzaren zuzendaria.
“BilbOPS” proiektua, kaiak elektrifikatzea eta instalazio fotovoltaikoa jartzea Bilboko Portuan".
BilbOPS proiektua inbertsio estrategiko bat da eta helburutzat dauka Edukiontzi, Gurutzaldi eta Ferryen nasak elektrifikatzea, OPS teknologia (Onshore Power Supply) –cold ironing bezala ere ezaguna– zabalduz
gure azpiegituran eta hamaika konexio-puntu eskainiz.
Jose Ignacio Zudaire, Petronorreko pertsona, antolakuntza, erakunde harreman eta finantza sailaren zuzendaria.
“Petronorreko Deskarbonizazio Hub-a: proiektu industrial aitzindari bat, jadanik martxan dena”.
Proiektu industrial hau, aitzindaria Bilboko Portuan. Hub-aren helburua da erregaiak lortzea zero emisio garbirekin, funtsezkoa baita aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan. Hub-ak enpresen eta erakundeen babes zabala dauka, proiektuak interes handia piztu baitu mugikortasun jasangarriaren arloan.
10:45etatik a 11:30etara Eztabaida mahaia
Moderatzailea: Jorge Fernández, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko energia eta ingurumeneko lab-eko koordinatzailea.
Parte-hartzaileak:
Iñigo Ansola, EEE-Euskal Energiaren Erakundearen zuzendaria.
Andima Ormaetxe, Bilboko Portu Agintaritzako Operazio, Merkataritza eta Logistikako zuzendaria.
Jose Ignacio Zudaire, Petronorreko Pertsona, Antolakuntza, Erakunde Harreman eta Finantza Sailaren zuzendaria.
11:30 Amaiera eta ondorioak
Ekaitz Lopez, Bilboko Portu Agintaritzako Ekonomia eta Finantza zuzendaria.
12:15 Bisitaldia Bilboko Portuko Agintaritzako instalazioetara (aukerakoa)