2018 apirilak 12 - 9:00etatik a 17:30etara
 CRAI liburutegia. 7. solairuan
 IMAGEN S3 PLATFORM EVENT web

Espezializazio adimenduneko estrategiak (Research and Innovation Smart Specialization Strategy, RIS3) nagusiki eskualde mailan diseinatu izan dira. Nahiz eta inolaz ere ez den zalantzan jartzen eskualdeko gobernuak estrategia horren erdian kokatzea, gogoeta bat bada RIS3 politikak ezartzerakoan eskualdeaz azpiko gobernuek duten zereginaren inguruan. Alde batetik, eskualdeaz azpiko gobernuak prozesuan integratzea komeni dela azpimarratzen da, espezializazio adimenduneko estrategien gobernantza hobetze aldera. Diskurtso horretan, azpimarratzen da aurkikuntza ekintzaileko prozesuetan lurraldeko eragile gehiagok hartu ahal izango dutela parte, eskualdetako gobernuek eta eskualdeez azpikoek elkarrekin lan egiten badute. Bestalde, eskualdeaz azpiko zenbait gobernuk (udal, aldundi edo eskualdeko administrazioek) eta eskualdeko garapenean eskumenak dituzten lurraldeko beste erakunde batzuek beren RIS3ak garatu dituzte eta horrek RIS3 estrategiak maila askotan artikulatzeko mekanismoak eraikitzeko beharra sortu du.

Lantegia S3 Platform-ek antolatu du, Eusko Jaurlaritzarekin eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuarekin elkarlanean. Europar Batasuneko herrialdeetako nazio, eskualde eta eskualdeaz azpiko arduradunak, Europako Batzordeko ordezkariak eta esparru horretako ikertzaileak elkartuko ditu. RIS3aren gobernu maila desberdinen arteko koordinazioan sakontzea da helburua.

Lantegian PXL metodologia erabiliko da. Hala, parte hartzaileek aukera izango dute maila askotako gobernantzaren abantailak ikusteko, kasu zehatzak eztabaidatuz. Ondoren, prozesu horien erronka nagusien inguruko gogoeta egingo dute eta erronka horiei aurre egiteko mekanismo praktikoak aztertu. Prozesuaren etorkizuneko urratsen inguruko gogoeta egingo da amaieran.

Proposatutako dinamikaren baitan, hainbat saio antolatuko dira, S3 plataformako kideek moderatuta. Gainera, Kevin Morganek, Cardiffeko Unibertsitatekoak, maila askotako gobernantzaren esparrua azalduko du, erakusteko RIS3a eskala askotako prozesu baten moduan landu behar dela. Ondoren, Miren Larreak eta Miren Estensorok maila askotako gobernantzaren kontzeptua aurkeztuko dute, baita RIS3rako duen garrantzia ere, estrategia zehatzei eta politiken efizientziari begira.

LANTEGIKO PROGRAMA OSOA, HEMEN