Demografiaren bilakaera ikusirik, behar-beharrezkoa da ekintza multzo bat diseinatu eta abian jartzea, gaur egungo arazoei erantzuteko: ugalkortasun tasa txikia, biztanleriaren gero eta zahartze handiagoa, belaunaldi ordezkapena, familiako eta laneko bizitza bateragarri egiteko beharra, eta gero eta immigrazio handiagoa. Parametro horiek, biztanleriaren piramidearen itxurari ez ezik, lan merkatuari ere eregiten diote. Azterketa horretan, generoa zeharka txertatu beharko dugu, gaur egun laneratzearen inguruko diskurtsoan ezinbestean sartzekoa baita emakumea lan merkatuan guztiz barneratzeko beharra. Post honetan, genero ekitatearen alderdietako bat landuko dugu, zehazki, emakumeek lan merkatuan izan behar duten zereginaren ingurukoa.

Lehiakortasunari buruzko 2022ko Txostenean erakusten genuen euskal gizarteak bere burua berdinzaletzat duela, lan merkatuan sartzeari dagokionez, bederen. Adina edozein izanik ere, euskal herritarrek uste dute gizonek ez dutela emakumeek baino eskubide gehiago enplegua lortzeko orduan. Era berean, herritarrak ez daude ados gizonak lanean eta emakumeak zaintza lanetan aritu behar dutela zehazten duen eredu zaharkituarekin.

Post honetan, analisi hori zabaldu nahi izan dugu, generoaren arabera bereiziz, Txostenean adinaren arabera bereizten zen bezala. Berriro ere Balioen Europako Inkesta erabiliz, “lanpostu bat eskuratzeko garaian, gizonek emakumeek baino eskubide handiagoa izan behar dute, lanpostu gutxiegi daudenean” itema aztertuko dugu, emakume langileekiko jarrera diskriminatzaileak ezagutzeko. Gainera, lanaren sexu banaketari lotutako arau eta estereotipoen aurrean eta gizonek eta emakumeek baliabideak eta aukerak eskuratzeko dituzten eskubideen aurrean, gizonek eta emakumeek antzeko iritziak dituzten ikusi nahi dugu.

1. irudian ikusten da euskal gizarteak berdinzaletzat duela bere burua, sexua edozein izanik ere. Eta, gainera, Espainian edo Europako batezbestekoan baino gehiago. Are gehiago, adin tarte handienean bakarrik adierazten dute gizonek emakumeek baino desadostasun handiagoa, lanpostu bat eskuratzeko orduan, gizonek emakumeek baino eskubide gehiago izan beharko lituzketela esatean. Horrek adierazten du gizonak emakumeak baino konbentzituago daudela lan merkatuko sarbide ekitatiboaren inguruan. Eredu hori bera ikusten da Suedian ere. Hain zuzen ere, herrialde hori da Genero Berdintasunaren Indizearen sailkapenaren buru, 100etik 83,9 punturekin, 2022an.

1. irudia. Enplegua urria denean, lanpostu bat eskuratzeko gizonek emakumeek baino eskubide gehiago izan behar dutela uste duen biztanleria (2017-2018)

 Enplegua urria denean, lanpostu bat eskuratzeko gizonek emakumeek baino eskubide gehiago izan behar dutela uste duen biztanleria (2017-2018)

 Iturria:  Balioen Europako Inkesta eta Balioen Euskadiko Inkesta. Geuk egina 

Hala ere, datu horiek ez datoz bat errealitatearekin: Euskal Autonomia Erkidegoan, emakumeen lan baldintzak gizonenak baino prekarioagoak dira, alderdi garrantzitsu askotan, horien artean, kontratu mota, lanaldia edo ordutegi malgutasuna. EUSTATen 2020rako emandako datuen arabera, landunei dagokienez, emakumeen % 28k lanaldi partziala du; gizonen % 9k besterik ez du lanaldi partziala. Gainera, “beti” aste bukaeran lan egitea dagokie emakumeen % 18ri eta gizonen % 10i, eta sei eta zazpi egun arteko lanaldia dute emakumeen % 18k eta gizonen % 13k. Lanetik irteteko ordutegi malgutasunari dagokionez, emakumeen % 29k eta gizonen % 35ek baliatzen dute, eta gehiago dira etxean lan egiten duten emakumeak.

Bestalde, 2. irudian Lehiakortasunari buruzko 2022ko Txostenean aurretik egindako azterketan sakondu dugu. Txostenak erakusten zuen euskal gizartea oso desados dagoela gizonak lanean eta emakumeak zaintzan kokatzen dituen rolen banaketaren eredu zaharkituarekin. Ildo horretatik, emakumeen lan ordainduaren alde modu integratuan egiten du, familiaren ohiko ikusmoldea aldatuz.
Kasu horretan, ikusten da Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeak, oro har, gizonak baino gehiago, oso desados daudela baieztapen honekin: “gizona, lanean; emakumea, zaintzen”. Gizon gehienak ere baieztapen horren kontra daude: gehien-gehienak, adina edozein izanik ere, baieztapen horrekin desados edo oso desados daudela esaten dute. Berriro ere, EAEko gizonen eta emakumeen iritziak suediarren iritzietatik gertuago daude Espainian eta Europako herrialdeen batez bestekoan jasotzen direnetatik baino.

2. irudia. Gizona lanean eta emakumea zaintzan aritzeko eredua ontzat ematen duen biztanleria (2017-2018)

Gizona lanean eta emakumea zaintzan aritzeko eredua ontzat ematen duen biztanleria (2017-2018)

Iturria: Balioen Europako Inkesta eta Balioen Euskadiko Inkesta. Geuk egina

Hala ere, datu horiek ez datoz bat errealitatearekin: Euskal Autonomia Erkidegoan, emakumeen lan baldintzak gizonenak baino prekarioagoak dira, alderdi garrantzitsu askotan, horien artean, kontratu mota, lanaldia edo ordutegi malgutasuna. EUSTATen 2020rako emandako datuen arabera, landunei dagokienez, emakumeen % 28k lanaldi partziala du; gizonen % 9k besterik ez du lanaldi partziala. Gainera, “beti” aste bukaeran lan egitea dagokie emakumeen % 18ri eta gizonen % 10i, eta sei eta zazpi egun arteko lanaldia dute emakumeen % 18k eta gizonen % 13k. Lanetik irteteko ordutegi malgutasunari dagokionez, emakumeen % 29k eta gizonen % 35ek baliatzen dute, eta gehiago dira etxean lan egiten duten emakumeak.

Bestalde, 2. irudian Lehiakortasunari buruzko 2022ko Txostenean aurretik egindako azterketan sakondu dugu. Txostenak erakusten zuen euskal gizartea oso desados dagoela gizonak lanean eta emakumeak zaintzan kokatzen dituen rolen banaketaren eredu zaharkituarekin. Ildo horretatik, emakumeen lan ordainduaren alde modu integratuan egiten du, familiaren ohiko ikusmoldea aldatuz.

Kasu horretan, ikusten da Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeak, oro har, gizonak baino gehiago, oso desados daudela baieztapen honekin: “gizona, lanean; emakumea, zaintzen”. Gizon gehienak ere baieztapen horren kontra daude: gehien-gehienak, adina edozein izanik ere, baieztapen horrekin desados edo oso desados daudela esaten dute. Berriro ere, EAEko gizonen eta emakumeen iritziak suediarren iritzietatik gertuago daude Espainian eta Europako herrialdeen batez bestekoan jasotzen direnetatik baino.


susana franco

Susana Franco

Susana Orkestrako ikertzaile seniorra da. Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia Matematikoko espezialitatea egin ondoren, Susana Franco Ingalaterrara joan zen garapen ekonomikoaren alorrean masterra eta doktoregoa egitera. Erresuma Batuko eta Latino Amerikako hainbat unibertsitatetan lan egin du. Gainera, garapenaren alorreko esperientzia du, Gobernuz Kanpoko Erakunde batean aritu baita lanean. Bestalde, aholkularitza lanak egin ditu Nazio Batuen agentzietarako.

Perfil osoa ikusi


Mercedes web

Mercedes Oleaga

Mercedes Oleaga, Orkestrako teknikari seniorra, Soziologian lizentziaduna da eta Ikasketa Aurreratuen Diploma du, Nazioarteko Ekonomian eta Garapenean.

Profil osoa ikusi