COVID-19aren pandemiak ekarri duen krisi globala erronka ikaragarria da euskal enpresen biziraupenerako. Izan ere, kasu askotan, jarduera bortizki erortzea ekarri du eta, ondorioz, likidezia sortzeko ahalmena nabarmen murriztea.

Euskadiren ikuspegitik, arriskua ebaluatzeko, krisiak enpresetan izan duen eragina ezagutzeko eta eragin hori arintzea helburu duten neurriak zuzen eta eraginkortasunez bideratzeko behar-beharrezkoa da hainbat elementu aztertzea: jarduera adar bakoitzak ekonomian duen pisua, jarduera adar horretako enpresek krisia hasi aurretik zuten finantza zaurgarritasuna, martxoko eta apirileko hasierako eragin ekonomikoa eta pandemiaren aurreko jarduera mailetara iristeko behar izango den suspertze aldia, eta sektore batek besteetan duen arraste eragina.

Helburu hori du, hain zuzen ere, “COVID-19aren KRISIAK EUSKAL ENPRESETAN IZAN DEZAKEEN ERAGINAREN ETA SUSPERRALDIAREN SEKTORE ANALISIA” txostenak, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak eginak. Hurrengo irudian, aipatutako txostenetik hartutakoan, jarduera adarren arrisku egoeraren ebaluazio agregatua erakusten da (A38), modu grafikoan, EJSN-2009 sailkapen irizpidearen arabera. Helburu hori du, hain zuzen ere, “COVID-19aren KRISIAK EUSKAL ENPRESETAN IZAN DEZAKEEN ERAGINAREN ETA SUSPERRALDIAREN SEKTORE ANALISIA” txostenak, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak eginak. Hurrengo irudian, aipatutako txostenetik hartutakoan, jarduera adarren arrisku egoeraren ebaluazio agregatua erakusten da (A38), modu grafikoan, EJSN-2009 sailkapen irizpidearen arabera. Irudia bera, hura egiteko erabili ditugun datu baseak eta gainerako xehetasun guztiak aipatutako dokumentuan aurki daitezke.

GRAFICO BURBUJA post retegi EUSK ok


Ikus daitekeen bezala, aztertutako 33 sektoretatik 9 goiko eskuin aldeko koadrantean daude (krisiaren eragina handia eta suspertze aldi luzeagoa adierazten duten kuartiletan) eta, horrenbestez, administrazio publikoek lehentasunezko arreta eskaini beharko liekete. Sektore horiek arrisku egoera larrian edo handian daude eta aztertu ditugun sektoreetako enplegu osoaren zati garrantzitsu bat hartzen dute (% 57). Bereziki larria da finantza patologiak dituzten enpresen ehuneko handia duten jarduera adarren egoera (burbuila gorriak).

Arrisku larria hiru jarduera adarrek dute:

  • Ostalaritzan (II) eta Merkataritzan (GG) finantza zaurgarritasuna duten enpresen kontzentrazioa handia da eta krisiak asko eragin die, konfinamendu neurriak, pertsonen mugimendua mugatzea eta pertsonen arteko distantzia direla eta. Euskal Autonomia Erkidegoan, bi sektore horiek, batera hartuta, 197.000 enplegu dituzte.
  • Garraio materialaren jarduera adarrak (CL) automobilgintza eta aeronautika hartzen ditu barne eta krisiaren lehen hilabeteetan kalte handiak izan ditu (% 68,8 jaitsi da jarduera lehen hilabeteetan, nahiz eta gero zerbait berreskuratu den). Jarduera adar hau ekonomiaren bultzatzailea da (beste sektore batzuen eskarian pisu handia duelako) eta eraldaketa prozesu batean dago.

Beste sei sektorek esparru heterogeneo bat osatzen dute eta arrisku handia dute.

  • Esportatzaile handiak diren industria sektoreak, horien artean, Metalurgia eta metalezko produktuak (CH) (sektore gakoa da gure ekonomian,  erosketak eta salmentak sustatzeko ahalmena duelako), eta Kautxua eta plastikoen sektorea (CG). 
  • Jarduera ekonomiko orokorrari lotutako sektoreak, horien artean, Eraikuntza (FF) eta Garraioa eta biltegiratzea (HH). 
  • Zerbitzu sektoreak, esate baterako, Aisia eta kultur jarduerak (RR), maiatzera arte, bederen, bilakaera oso negatiboa izan dutenak eta Hezkuntza (PP), ohiko aurrez aurreko jarduna aurrera eramateko muga zorrotzak izan baditu ere, egoerara nahiko modu arinean egokitzen ari dena.

Aurreko sektoreez gain, beste 4 sektore ere aipatu behar ditugu, dela finantza patologiak dituzten enpresen kontzentrazio handia dutelako dela enpleguan pisu handia dutelako.

  • Finantza patologiak dituzten enpresen kontzentrazio handiko sektoreen artean, nabarmentzekoak dira Ehungintza, jantzigintza, larrua eta oinetakoak (CB) eta Altzariak eta bestelako manufakturak (CM) (hasieran krisiak eragin handia izan du haietan), eta Erauzketa industriak (BB) (suspertzea oso mantsoa izaten ari da).
  • Hasierako eragina eta enpleguan duten pisu handia: aipatzekoa da Zerbitzu laguntzaileen (NN) jarduera adarra, nahiz eta suspertzeko aurreikusten den epea ez den oso luzea eta enpresen finantza egoera nahiko osasuntsua den.

Krisiaren eragina arintzeko, administrazioek enpresen jarraitutasuna babesteko (likidezia ziurtatzeko) eta langileekiko lan harremanari eusteko politika orokorrak jarri dituzte abian, guztiz beharrezkoak, zalantzarik gabe. Sektore jakinetarako beste neurri batzuk ere hartu dira (esate baterako, arrantza sektorerako, merkataritzarako edo turismorako).

Krisiaren eraginak konpontzeko formula orokorrik ez da. Krisiak sektore jakin batean eragin badu, suspertzeko neurriek ere sektorekoak izan behar dute. Baina neurriak sektore bakoitzarekin elkarlanean definitzea komeni da (klusterrak, sektoreko elkarteak eta gizarte eragileak), jarduera adar bakoitzaren berezko ezaugarriei erantzun ahal izateko. Automobilgintzak, ostalaritzak edo kultur jardueren sektoreak ez dituzte neurri berberak behar.

Gainera, politiken helburuak ez du izan behar pandemiak eragindako krisiaren aurretik zegoen egoerara bueltatzea, baizik eta enpresen eraldaketan laguntzea, datozen urteetan izango dituzten erronkei erantzuteko, ikuspegi estrategikoz (ekonomia berdea, digitalizazioa, zahartzea, karbonorik gabeko ekonomia, etab.). Ildo horretatik, ahaleginak mutualizatzea eta aliantzak sortzea sustatzeko politikak, bereziki oso atomizatuta dauden jarduera adarretan (Merkataritza edo Ostalaritza, kasu) oso lagungarriak izan daitezke behar diren eraldaketa prozesuak aurrera eramateko

 

Oharra: Jarduera adar bakoitzean, bilakaera desberdina duten azpisektoreak ere egon daitezke. Azterketa zehatza egin beharko litzateke egoera bereziki kritikoak egiaztatzeko


jabier retegi

Jabier Retegi

Industria doktorea UPCn, Industria Antolaketako ingeniaria eta Zientzia Aplikatuetako Masterra (M.SC.A.) Montréaleko Eskola Politeknikoan, eta ingeniari mekanikoa Mondragon Unibertsitatean.

Perfil osoa ikusi