Jabier Retegi

Ikertzaile senior elkartua

Jabier Retegi, Orkestrako ikertzaile senior elkartua, Industria doktorea UPCn, Industria Antolaketako ingeniaria eta Zientzia Aplikatuetako Masterra (M.SC.A.) Montréaleko Eskola Politeknikoan eta ingeniari mekanikoa Mondragon Unibertsitatean.

Industria esparruan, Jabier Retegi zuzendari industriala, I+Gko zuzendaria eta Itun Estrategikoen zuzendaria izan da, baita Kontseilu Errektoreko presidentea ere. Gainera, Mondragon Korporazioko Batzorde Iraunkorreko kide izan da, eta hainbat elkartetako kontseilukide, besteak beste, Ikerlan, CIC Energigune edo CECED (Etxeko Ekipamenduen Fabrikatzaileen Europako Batzordea).

Irakaskuntzan ere aritu da; Industria Antolaketako Saileko irakasle izan da (Lean Production arloan), Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Etengabeko Prestakuntzako zuzendari eta Eskolako zuzendari nagusi, eta Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluko kide.

Gaur egun, Orkestra-Leihakortasunerako Euskal Institutoan ari da, baita Mondragon Unibertsitatean ere, irakasle eta industriari lotutako proiektuen arduradun. Industriari lotutako gaietan lan egiten du, bereziki enpresen estrategia eta industriaren arteko loturan, enpresen eta balio kateen arteko harremanak, hornitzaileak garatzeko programak, kudeaketa industriala, I+G eta innobazioa.