2016ko otsailak 22

kontektagipuzkoa orkestra adegi tecnalia berriup


Lau erakundeek itun bat egin dute elkarrekin lan egiteko eta ekosistema ekintzaileari laguntzeko, startupek egindako berrikuntza teknologiko eta industrialek, merkatu globalean, beren negozio ereduen iraunkortasunerako eta hazkunderako funtsezkoak diren bi elementu aurki ditzaten.

Itunak #konektaGipuzkoa du izena eta Gipuzkoa startupetan inbertsioak egiteko lurralde erakargarri bihurtzea du xede. Horretarako, funtsezkotzat du startupek, inbertsiogile pribatuek eta enpresa handiek osatzen duten hirukoan loturak hobetzea. Horretarako, ituna sinatu duten erakundeek gizarte kapitala eta enpresa proiektuak partekatuko dituzte.

Orkestraren Crecer+ ekimenak bere sareko 60 inbertsiogile pribatuak eramango ditu itunera, alde batetik, sare horretarako inbertsio beharrei erantzuteko eta, bestetik, Gipuzkoako startupei laguntzeko. Honela dio Ibon Gil de San Vicente Orkestrako zuzendariorde eta Crecer+ proiektuaren arduradunak: “Banakako inbertsiogileek edo business angelek edo arrisku kapitaleko funtsek smart money edo kapital adimenduna eskaintzea, batez ere startupak abian jartzerakoan eta lehenengo urratsetan, gakoa da proiektu horiek aurrera egin eta tamainaz handitzeko eta, bide horretatik, Gipuzkoako enpresen lehiakortasunari eta herritarren ongizateari laguntzeko".

Orkestra 2006az geroztik ari da lanean Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna hobetzeko. Bide horretan, Crecer+ ekimenaren bidez, lurraldearen gizarte eta ekonomia hobetzen lagunduko duen ekosistema ekintzailea bermatzea du xede. Gil de San Vicenteren hitzetan, “Crecer+ ekimenaz baliatuz, gure inbertsioa sareak zabaltzeko eta proiektu ekintzaile berriak erakartzeko lan egiten dugu, elkarrekin gehiago garela uste baitugu. Horregatik erabaki dugu #konektaGipuzkoa itunean parte hartzea”.

Bestalde, Tecnaliak teknologiek garatutako ekimen berritzaileak katalizatzeko lanak egingo digu, ekimen horiek enpresa errealitate bihurtzeko. Berriup, enpresa proiektuen azeleragailu pribatua izanik, startup horiek inbertsiogileengana eta enpresengana hurbiltzen ahaleginduko da; eta, Adegik, azkenik, enpresa kapitala jarriko du. Gainera, topaguneak bideratuko ditugu tartean dauden alderdi guztiek punta-puntako jakintza trukatzeko, aurkeztutako teknologien erabilera erakusteko, eta eragile guztien harremanetako kapitala hobetzeko.

Lehenengo topaketa datorren otsailaren 26an izango da, ostirala, Adegiren egoitzan (Donostian). 120 profesional inguruk hartuko dute parte bertan. Informazio gehiago edo izena eman nahi baduzu, egin klik hemen.