2016ko otsailak 26; 09:00-12:30h
Adegi (Donostia)

Gipuzkoa konektatzen Adegi

2016ko otsailak 26; 09:00-12:30h
Adegi. Mikeletegi Ibilbidea, 52, 20009 Donostia, Gipuzkoa

Crecer+, BerriUp, Tecnalia Ventures eta ADEGIk elkarrekin lankidetza formatu berri bat sortu dute.  Formatu horren helburua da Gipuzkoan enpresa jarduera gehiago sortzen garrantzitsuak diren eragileen artean dinamismo eta lotura handiagoak egotea.

Lurraldeko startup-en konexioa eta ikusgaitasuna ahalbidetzea lortu nahi da, bai inbertitzaile pribatuarekiko eta bai enpresa txiki eta ertainekiko, teknologiak enpresetara eramateko eta berrikuntzako enpresa eredu berriak sortzeko.

Ekimenaren lehenengo jardunaldian, datorren otsailaren 26an, 6 enpresa proiektu berritzaile aurkeztuko dira, inbertsio eta enpresa hazkunde bila dabiltzanak.

Programa:

Jardunaldiaren hasiera: 09:00etan

  • Jardunaldiaren aurkezpena.- Josean Rodriguez – ADEGIko Ekintzailetzaren kudeatzailea (5’)
  • BerriUp-en aurkezpena.- Pedro Muñoz-Baroja – BerriUpeko zuzendari exekutiboa (5’)
  • CRECER+ plataformaren aurkezpena.- Nagore Ardanza – Crecer+eko kudeatzailea (5’)
  • Tecnalia Venturesen aurkezpena.- Asier Rufino - Tecnalia Ventureseko zuzendari exekutiboa (5')
  • Proiektuen aurkezpenaren hasiera: 09:25ean // 7 minutuko aurkezpena eta 5 minutu galderetarako

Proiektu hauek aurkeztuko dira:

MODFIE: modelo jarduteko pertsonak online kudeatzeko eta kontratatzeko plataforma.  Milaka modelo dituzte katalogoan, bai modelo profesionalak, bai profesionalak ez direnak, kaleko jendea. Argazki, bideo edo ahotsaren kategorizazio bidezko bilaketa kudeatzailea. Bilatzaile eta kontratazio azkarragaoak. Infojobs webgunearen antzekoa modeloentzat.

OSKOOK: Janaria 3Dan prestatzen duen robota, sukalde profesionalentzat pentsatua:  catering enpresak eta jatetxeak. Forma pertsonalizatuak dituzten platerak seriean prestatzeko ahalmena. Frijitzeko, egosteko eta hozteko aukera. Elikagaiaren segurtasunean % 100eko kontrola.

WIMY: haurrak aurkitzeko baliza mugikorra, aplikazio mugikor baten bidez funtzionatzen duena.  Guraso eta zaintzaileei laguntzen die haurrak toki publikoetan kontrolatuta izaten: parke publikoetan, merkataritza zentroetan, udako hoteletan, jolas parkeetan, etab.

10:15ean: Atsedena, kafea eta netwoking-a  15’

Tecnalia Venturesen proiektua: FESIA.- Errehabilitaziorako teknologia propietarioan oinarritzen den gailu berria garatzen eta merkaturatzen duen oinarri teknologikoko enpresa. Estimulazio elektriko funtzionalean jauzi kualitatibo bat eman nahi du, estimulazio horri funtzionalitate hobea eta errehabilitazio terapietan balioespen hobea emanez. Horrela, balio erantsia emango die osasun sistemako eragile guztiei (gaixoei, sendagileei, eta ospitale eta osasun zentroei).  www.fesiatechnologies.com

Tecnalia Venturesen proiektua: Go4it.- Go4it proiektuak softwareko tresnak garatu eta neurrirako lanak egiten ditu, teknologia zaharren (Cobol, Clipper, etab.) bidez egindako sistema legatuak dituzten proiektuetarako. Go4It-ek aurreztea lortzen du, merkaturatu dituen bi produktuei esker. Hain zuzen, “Go4IT Alight” produktuak kode legatua modernizatzeko prozesua automatizatzen du, eta horri esker, kostuak txikitu egiten dira; eta "Go4It Fast” produktuak garapen berrien produktibitatea handitzen du, kodearen sorreraren eta sistematizazioaren bidez.

Crecer+ proiektua: Atelei. Sarean konfiguratzen diren eta haririk gabe komunikatzen diren sarbide kontrolerako sistemen diseinu abangoardistan eta fabrikazioan aritzen den enpresa. Sare hori hodeian dagoen aplikazio baten bidez kudeatzen da; hau da, edozein lekutatik kontrola daiteke, Interneteko konexioa duen edozein gailurekin. Zenbait sektoretan (hotelak, esate baterako) harrera lekuaren ordez erabil daiteke.

*Koaderno bat emango da, produktu guztien negozio planari buruzko informazioarekin.

10:55ean.- Atsedena, kafea eta netwoking-a  15’

11:15ean Mahai-ingurua:  - Iraupena: 40’

Izenburua: “Gipuzkoa lurralde ekintzaile gisa. Zer ari da gertatzen?”

Parte hartzaileak:

  • Javier Bollo – Grupo Wiscoko zuzendari nagusia
  • Miguel Angel Carrera – AVSko sortzailekidea eta zuzendari exekutiboa
  • Jokin Lopetegi – CAF Ventureseko kudeatzailea
  • Lourdes Moreno – Crecer + Inbertsiogileen sareko zuzendaria
  • Asier Rufino – Tecnalia Ventureseko zuzendari exekutiboa
  • Moderatzailea: Josean Rodriguez- Adegi

12:00etan.- Amaierako networkin saioa eta aurkeztutako proiektuen demoak, erakusketa gunean, pintxoekin eta ardoarekin.