2016ko urtarrilaren 14a

Transformacion organizativa pyme gipuzkoa

Proiektu honen helburua da Gipuzkoako enpresen lehiakortasunari laguntzea, horretarako bitarteko eragileak gaituz ETEetan antolaketa eraldaketako prozesuak kudeatzeko.

Orkestrak Gipuzkoako lurralde garapeneko bost agentziarekin (Debegesa, Uggasa, Urola Kosta, Beterriko Garapen Agentzia eta Oarsoaldea) eta HOBESTekin egingo du lan, 2015ean abian jarri zen proiektu honen bigarren fasean.

Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundian finantzatzen du, eta Gipuzkoako enpresa txiki eta ertain batzuetan antolaketa berrikuntzako prozesuak abian jartzea du helburu. Horretarako, proiektuan parte hartzen duten Gipuzkoako garapen agentziei gaikuntza eskainiko zaie, nork bere eskualdeko industrietan horrelako prozesuak gidatzeko.

Orkestrako taldearen buru Henar Alcalde izango da eta harekin batera arituko dira Aitziber Elola, Usue Lorenz, Jabier Retegi eta Lorea Larrabeiti. Agentziek prozesu horiek aurrera nola eramaten dituzten aztertuko dute, aholkulari baten laguntzaz, eta antolaketa eraldaketa prozesua abian jartzerakoan, enpresarekin harremana nola kudeatzen den ikusiko. Gaikuntza prozesuari buruzko gida bat sortu nahi da, garapen agentziek prozesu horietan duten egitekoaz gogoeta egiteko, prozesuak arrakasta izatea nahi bada.