Ikertzaile seniorra
Aitziber ikertzaile seniorra da Orkestran eta irakaslea Deusto Business School-en. 20 urteko esperientzia du ikerketa eraldatzailean, nagusiki lurralde eta eskualde mailan garatutako proiektuekin.
Foru eta eskualde mailako erakundeek bultzatutako lankidetza prozesuak erraztuz, berrikuntza ekosistemako eragile ezberdinen parte hartzearekin, bere lanak lurraldearen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu. Testuinguru horretan, bere ikerketa nagusiki klusterretan eta lurralde lehiakortasunean, ETEen berrikuntzan eta eraldaketa digitalean, eta berrikuntza politiketan zein kluster politiketan oinarritzen da.
Aitziberrek nazioarteko erreferentziazko aldizkari akademikoetan argitaratu du eta bere lanak nazioarteko hainbat forotan aurkeztu ditu.
Ibilbidea
- Ekonomian lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean
- Enpresen Administrazioan doktorea IESE Business School-en (Nafarroako Unibertsitatea).
- Orkestran hasi aurretik, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Enpresa Antolakuntza Saileko irakaslea izan zen.
Ikerketa-arlo nagusiak
- Klusterrak eta lurralde lehiakortasuna
- Berrikuntza eta eraldaketa digitala ETEetan
- Berrikuntza politikak eta kluster politikak
- Lankidetzazko gobernantza eta eragile anitzeko prozesuak
- Eskualdeko berrikuntza sistemak eta lurralde garapena
- Ikusi argitalpenak Deusto Research portalean
