2015eko urriak 1

Europako hogei ikertzaile inguru Deustuko Unibertsitatean elkartu dira, Orkestrak eta Cardiff-eko Unibertsitateak antolatutako mintegian, Europako eskualdeetan espezializazio adimenduneko estrategiak nola ari diren ezartzen aztertzeko eta eztabaidatzeko
Espezializazio adimendunari buruzko Europako Zazpigarren Esparru Programarekin lotura duten ikertzaileak dira. Bi egunetan espezializazio adimenduko estrategiak garatzen eta ezartzen zeresanik duen eragile bakoitzaren gobernantza, lidergoa, sareak eta harremanak aztertuko dituzte, lurraldeko garapen ekonomiko eta lehiakortasuna bultzatzeko.
Mintegiaren lehenengo egunean, eragileek –enpresa, gobernua, jakintzaren erakundeak eta gizartea, oro har– prozesuan zehar zein gobernantza eta lidergo mota izan behar duten eztabaidatuko dute, prozesua benetan eraginkorra izatea nahi bada.
Bigarren egunean, erakundeen eta sareen egitekoa aztertuko dute, espezializazio adimenduneko estrategiak garatzen eta abian jartzen laguntzeko tresnak baitira. Gainera, lurraldean mota horretako estrategiak ezartzea sustatzeko beharrezko diren berrikuntza politika moten inguruko gogoeta egingo dute.
Mintegian Europako herrialde askotako adituek hartzen dute parte: Kevin Morgan, Cardiff-eko Unibertsitateko irakaslea eta espezializazio adimenduneko estrategiak ezartzeko zazpigarren esparru programaren koordinatzailea, gai horretan Europa osoko erreferentea. Gaur egun, estrategia hori Autonomia Erkidegoan nola ezartzen ari den aztertzen ari da; Inma Periañez, Europako Batzordean espezializazio adimendunari buruzko S3 plataformako kidea; Phillip McCann, Groningen-eko Unibertsitateko irakaslea (Herbehereak) eta espezializazio adimendun kontzeptuaren bultzatzailea; David Charles, Lincoln-eko Unibertsitateko irakaslea (Erresuma Batua), eta EAEko unibertsitateek eskualdeko garapenean izan duten eragina ikertu duena
Orkestraren izenean parte hartuko dute: Mikel Navarrok, Orkestrako ikertzaile eta Deustuko Unibertsitateko Ekonomia katedradunak, Europako Batzordean espezializazio adimenduneko Mirror Group-en parte hartzen duenak; eta James Wilsonek, ikertzaile eta Institutuan esparru horretan lan egiten duen ikerrildoaren koordinatzaileak.
Informazio erlazionatua
- Espezializazio Adimenduneko Estrategiak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). KEVIN MORGAN, espezializazio adimenduneko estrategien ideologoak, EAEn gai honen inguruan egiten ari den lanari buruz hitzegiten du Youtube
- Smart specialisation: Learning how to do ‘new industrial policy’ Blog Beyond Competititiveness
- Evaluación de políticas: La asignatura pendiente del territorio Blog Beyond Competititiveness