2015eko urriak 16

karlsruhe

Edurne Magro eta James Wilson Orkestrako ikertzaileek hiru ikerlan aurkeztu dituzte Eskualdeko Berrikuntza Politikei buruzko Nazioarteko Biltzarrean (Regional Innovation Policies-RIP 2015), Alemaniako Karlshure hirian. Azterlan horietan landu dituzte industria politika berria, hirien egitekoa espezializazio adimenduneko estrategietan eta erabakitzaileen (policy-makers) egitekoa eskualdeko berrikuntza politiketan.

Azterlan horiek Europako beste unibertsitate batzuetako akademikoekin elkarlanean egin dira, besteak beste, Manchester Universitykoak edo Glasgow School of Artekoak. Orkestrak erakunde horiekin sarean lan egiten du hainbat ikerketa proiektutan.

Gainera, espezializazio adimenduneko estrategietan hiriek duten egitekoa lantzeko, Bilboren adibidea erabili da, Orkestrak, Bilboko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak BilbaoNextLab proiektuaren bidez landu dutena. Orkestra, industria politika berriari dagokionez, herri administrazioekin egiten ari den lana ere aurkeztu da.

RIP Biltzarraren hamargarren edizio hau Karlshureko Institutu Teknologikoak antolatu du (Karlshure Institute of Technology-KIT), Sistemen eta Berrikuntzako Fraunhofer Ikerketa Institutuarekin (Fraunhofer Institute for Systems and Innovation Research-ISI) eta Estrasburgoko Unibertsitateko Ekonomia Teoriko eta Aplikatuko Bulegoarekin (Bureau d’Économie Théorique et Apliquée-BETA) batera, urriaren 14tik 16ra.

Orkestrak biltzarraren zortzigarren edizioa antolatu zuen, 2013an, Donostian, eta urtero parte hartzen du biltzar horretan. Urtero-urtero, ehun aditu inguru biltzen ditu eskualdeko berrikuntza politiken inguruko gaietan.