2026ko ekainaren 1

orkestraren diagnostikoa 02 txiki

Ezkerretik eskuinera: James Wilson, Orkestrako zuzendari nagusia, Iván Marten, Orkestrako presidentea, Elixabete Etxanobe, Bizkaiako diputatu nagusia, eta Ainara Basurko, Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko foru diputatua 

  • Bizkaiak bere erresilientzia ekonomikoa sendotu du eta ongizatea areagotu du desberdintasunik sortu gabe.
  • Bizkaiko Foru Aldundiarentzat diagnostikoa funtsezko tresna estrategikoa da bere politika publikoak (lehiakortasuna, berrikuntza, talentua, nazioartekotzea eta lurralde-oreka) bideratzeko.

Orkestrak Bizkaiko Lurralde Historikoaren eta bere 2025 eskualdeen lehiakortasunaren diagnostikoa aurkeztu die Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiari eta Ainara Basurko Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko foru diputatuari. Hirugarren edizio honek, bi urtez behin egiten denak, foku bikoitza du: batetik, Bizkaiko Lurralde Historikoaren bilakaera aztertzen du azken txostenetik, Euskal Autonomia Erkidegoarekin, Espainiarekin, EB-27rekin eta Alemaniarekin alderatuz; eta, bestetik, Bizkaiko eskualdeek azken hamar urteetan lehiakortasunari eta ongizateari dagokienez izan duten bilakaera aztertzen du. Argitalpena Bizkaia Orekan Sakonduz eskualde-lehiakortasuneko foru-estrategiaren barruan dago, eta estrategia horren xedea lurraldearen garapen orekatua sustatzea da.

Carla Peletier, Edurne Magro, Mikel Navarro eta Rakel Vazquezek egindako diagnostikoak berresten du Bizkaiak sendotu egin duela bere erresilientzia ekonomikoa pandemiaren ondoren, eta susperraldi sendoa erakutsi duela bai errendimendu ekonomikoan bai enpresen errentagarritasunean. BPGk hazten jarraitu du eta produktibitatea bereziki altua da, batez ere zerbitzu aurreratuen sektorearen ekarpenagatik. Horrek enpresen errentagarritasun handia eta orain arteko bilakaera positiboa sostengatu ditu. Bizkaia, halaber, ETE berritzaileen proportzioagatik nabarmentzen da ( % 47,2), produktuaren berrikuntzan azken aldiko hazkundea izan baitu. Bestalde, hazkunde handiko enpresen sorrera beste lurralde batzuetan baino gehiago hazi da azken bi urteetan. Hori guztia oso lagungarria da lurraldearen etorkizuneko erresilientziarako

Informe de Competitividad
ARGITALPENA

Bizkaiko Lurralde Historikoko eta eskualdeetako Lehiakortasunaren Diagnostikoa 2025 

Txosten honen helburua bikoitza da: Bizkaiko lehiakortasunaren eta ongizatearen azterketa egitea, erresilientzia ekonomikoaren finkapena baloratzeko, pertsonen ongizateari kalterik egin gabe, eta, aldi berean, eskualdeek azken hamar urteetan izan duten bilakaera aztertzea, eskualdeen garapena lurraldez lurralde modu orekatuan gertatzen den aztertzeko

+ Argitalpena jaitsi 

Lehiakortasun jasangarrirako txostenaren gomendioak 

Bizkaia lurralde erresilientea da, ongizate eta gizarte kohesio handikoa, eta, gainera, lurraldea orekatuta dago, baina bere ahultasunak lantzen jarraitu behar du eta lurralde aniztasuna kontuan hartu, etorkizuneko lehiakortasuna ziurtatzeko.

Txostenak gomendio hauek proposatzen ditu: 

  • Enpresak sendotzea: enpresa txiki eta ertainek eskala handiagoa lortzea bultzatzea, enpresen arteko lankidetzaren eta bat egite prozesuen bidez, ekoizpen sareko enpresen tamaina txikiagoaren desabantaila gainditzeko.
  • Berrikuntza eredua: DUI ereduan (eginez eta elkarri eraginez ikastea) oinarritutako politikak sustatzen jarraitzea, besteak beste teknologiaren zabalkundea bultzatzeko, enpresen kudeaketa hobetzea, giza kapital aplikatua garatzea, ekoizpen sareak eta hurbileko bitarteko eragileak laguntzea, I+Gko politika horizontalak baino gehiagoak baitira lurraldeko enpresa txiki eta ertainen ezaugarriak kontuan hartuta.
  • Lurralde ikuspegia: denboran iraunkorrak izango diren eta tokiko testuinguru bakoitzaren berezitasunetara egokituko diren eskualde garapeneko estrategiak bultzatzen jarraitzea. Bizkaia lurralde anitza da, eta eskualde batzuek beren indarguneak babesteko eta ongi funtzionatzen duena ez aldatzeko politikak behar dituzte, esate baterako, hazkunde handiko enpresentzako pizgarriak aurreikustea edo azpiegitura adimendunak sendotzea. Beste eskualde batzuetan, ordea, beharrezkoak dira egiturazko ahultasunak zuzentzeko politikak, biztanleria galtzeko eta zahartzerako joera gelditu nahi bada. Gainera, beharrezkoa da teknologia zabaltzeko eta enpresak sendotzeko eskualdeko nodoak bultzatzen jarraitzea, Lanbide Heziketa aurreratuko ikastetxeen eta garapen agentzien laguntzaz