
Orkestrako ikertzaile senior elkartua eta Deustuko Unibertsitateko irakasle emeritua da.
Industriaren lehiakortasunari eta berrikuntza sistemei lotutako gaietan espezializatuta dago. Gai horietan, hamabost liburu inguru eta berrogeita hamar artikulu eta lankidetza zientifiko baino gehiago argitaratu ditu, nazioko eta nazioarteko aldizkarietan.
Bere bizitza akademiko luzean, hainbat ardura izan ditu Deustuko Unibertsitatean eta Lehiakortasunerako Euskal Institutuan: Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari akademikoa izan zen, sortu zenean; ESTEko dekanordea eta Ekonomia Saileko zuzendaria; Doktorego Batzordeko kidea...
Iraganean, Europako Batzordearen Smart Specialisation Platform-eko mirror groupeko kidea izan da. Era berean, Ekonomiaz aldizkari erredakzio kontseiluko kidea izan da. Aldizkari horretan hiru alde monografiko koordinatu ditu (klusterrei buruz, eskualdeko berrikuntza sistemei buruz eta espezializazio adimenduneko estrategiei buruz). Uztaro aldizkariko erredakzio kontseiluko kide ere izan da.
Gaur egun, Gaindegiaren batzorde zientifikoaren kidea da.