2026ko otsailaren 9a

Miren Larrea y Miren Estensoro Portugal

 

  • Miren Estensorok eta Miren Larreak azken urteotan Gipuzkoan garatutako maila anitzeko gobernantza eredua aurkeztu dute Portugalgo Gobernuaren Berrikuntza Agentziak antolatutako jardunaldi batean
  • Euskadin sortutako ikaskuntzak oinarri izan dira Portugalgo testuinguruan maila anitzeko gobernantzaren garrantziaz hausnartzeko, bereziki Espezializazio Adimenduneko Estrategien garapenari dagokionez

Miren Estensorok eta Miren Larreak Portugalgo Gobernuaren Berrikuntza Agentziak (ANI) Lisboan antolatutako lan jardunaldi batean parte hartu dute. Topaketan berrikuntza agentziako kideek eta Portugalgo hainbat eskualdetako ordezkariek parte hartu dute, herrialdeko testuinguruan maila anitzeko gobernantzaren garrantziaz hausnartzeko helburuarekin, bereziki Espezializazio Adimenduneko Estrategien (S3) garapenari lotuta.

Jardunaldian zehar, Orkestrako ikertzaileek azken urteotan Gipuzkoan garatutako maila anitzeko gobernantza eredua aurkeztu dute, eta Euskal esperientziatik eratorritako ikaskuntza nagusiak partekatu dituzte. Halaber, saio bat erraztu dute, non Portugalgo gobernantza maila ezberdinetako ordezkariek beren egiturak, rolak eta lan prozesuak aztertzeko aukera izan duten, lurralde erronkei modu koordinatuagoan erantzuteko aukerak identifikatuz.

Jardunaldia ezagutza-transferentziarako eta ikaskuntza partekaturako gune gisa funtzionatu du, Orkestraren ibilbidea eta Euskal Herrian sortutako ikaskuntzak nazioarteko testuinguru batean balioan jarriz.

Miren Larrea y Miren Estensoro Portugal 2

Ekintza-ikerketaren arloko lankidetza aukerak

Miren Larreak eta Miren Estensorok Lisboako Unibertsitateko ikerketa talde batekin ere bilera egin dute. Orkestrak bezala, ekintza-ikerketaren esparruan lan egiten duen talde horrek, eta jardun akademikoa eta praktikoa uztartzen ditu. Horretarako, Malha kooperatiba sortu du lurraldeko eragileekin ekintza-ikerketako prozesuak garatzeko. Topaketak bi taldeen arteko esperientzien trukea ahalbidetu du, eta etorkizuneko lankidetza aukerak aztertzeko bidea ireki du.

Portugalgo bisita hau Orkestraren nazioartekotze estrategiaren adibide argia da: alde batetik, Euskadin garatutako ikaskuntzak nazioarteko mailan partekatu eta kontrastatzeko aukera ematen duelako; eta, bestetik, beste ikerketa talde batzuekin lankidetza indartzea eta ezagutza partekatzea ahalbidetzen duelako.