2015eko ekainaren 25a.

Hazteko potentzial handiko proiektu ekintzaileak bideratzen dituen Orkestrako plataformak Asturias Investor's Day ekitaldian hartu zuen parte, joan den ekainaren 25ean. Ekitaldia lehenengo aldiz antolatu zuten Centro Europeo de Empresas e Innovación erakundeak eta Fundación ILP Vicek.
Orkestrako Crecer+eko taldea jardunaldi honetan parte hartu zuten 30 enpresa baino gehiagorekin jarri zen harremanetan, Oviedoko Erakusketa eta Biltzar Jauregian. Espainiako hainbat tokitatik iritsitako ehunka ekintzaile, inbertsiogile pribatu eta erakunde izan ziren bertan.
Jardunaldian Crecer-ek hautatu zituen enpresek hurrengo hilabeteetan jarraipena izango dute. Hazteko eta inbertsioak jasotzeko aukerarik handienak dituztenei lagunduko diete prestatzen, Crecer+ plataformaren Business Angelsen sarearen hurrengo Inbertsio Foroan parte hartzeko, datorren urrian.
Foroak aukera eman diezaieke finantzaketa erronda berriak irekitzeko. Gainera, laguntza aditua eskuratu ahal izango dute beren proiektuan aurrera egiteko eta helburuak lortzeko.