2015eko ekainaren 16a.

Business angels


Hazteko potentzial handiko bost proiektu ekintzaile aurkeztu zituzten Orkestrako Crecer+ plataformaren Business Angels sarearen aurrean, joan den ekainaren 16an, Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean.

Ekitaldian 40 business angels baino gehiago elkartu ziren eta bertatik bertara ezagutu eta sakondu ahal izan zituzten aurkeztutako proiektuak. Hona, labur-labur:

  • 270.000 erabiltzaileko elkarte globaleko sarea, lanbidean aurrera egiten laguntzea helburu duena, kideen orekari lotuta.
  • Hondakinak bereizteko robota, adimen artifizialean oinarritzen dena, hondakinak tratatzeko lantegietan jartzeko eta hiri hondakinen fluxuan balioztatu daitezkeen materialak ezagutzeko eta biltzeko gai dena.
  • Biomasa oinarri hartuta, energia zerbitzuen enpresa, hotzerako, berorako eta ur berorako; ostalaritzan, kirol instalazioetan eta eraikin publikoetan.
  • Afrikako hazkunde handiko herrialdeetan lana online bilatzeko enpresa, 165.000 erabiltzaile eta 2.000 bezero erregistratu baino gehiago dituena.
  • Plug&play teknologiako enpresa, zirujauei aukera ematen diena ebakuntza gelako ekipoa kontrolatzeko ahotsaren eta keinuen bidez. Instalazio pilotuak ditu AEB, Erresuma Batua, Italia eta Espainian.