2024ko maiatzaren 17a

Diagnóstico de Competitividad del Territorio Histórico de Bizkaia

  • Txostenak ondorioztatzen du epe laburrean Bizkaia erresiliente agertu dela pertsonen ongizatearen zerbitzurako lehiakortasunari dagokionez.

  • Lurraldeak aurre egin beharreko erronken artean daude energia berriztagarrien kuota hobetzea, ETEak nazioartekotzea eta ikerketan eta garapenean inbertsioa indartzea.

Orkestrak Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan egindako Bizkaiko Lurralde Historikoaren lehiakortasunari buruzko diagnostikoaren bigarren edizioak ongizatearen zerbitzura dagoen lehiakortasuna aztertzen du, Bizkaia Orekan Sakonduz eskualde lehiakortasunerako foru estrategiaren esparruan.

Ivan Marten eta Mari Jose Aranguren, Orkestrako presidente eta zuzendari nagusia, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Diputatu Nagusiarekin eta Ainara Basurko Ekonomi Sustapeneko foru diputatuarekin bildu dira Foru Jauregian, azterlanaren ondorioak partekatzeko.

Edurne Magrok eta Rakel Vazquezek egindako txostenak lurraldearen indarrak kapitalizatzea gomendatzen du demografia- eta klima-erronkei aurre egiteko, hala nola merkataritza-zerbitzu aurreratuetan espezializatzea, horiek oso garrantzitsuak baitira industriarentzat; pertsonen etengabeko ikaskuntza; ezagutza zientifikoa sortzea eta erakundeekiko konfiantza.

Informe de Competitividad
ARGITALPENA

Bizkaiko Lurralde Historikoko Lehiakortasunaren Diagnostikoa 2023. Ongizatea helburu duen lehiakortasuna Bizkaian

Txosten honek COVID-19aren krisiak eta beste zenbait alderdik, horien artean, energia prezioen gorakadak, Bizkaiko lehiakortasunean eta ongizatean izan duten eragina aztertzen du. 

+ Jaitsi txostena

Ondorio nagusiak

Bizkaiko eta bere eskualdeetako ongizatearen zerbitzura dagoen lehiakortasunaren erradiografia bat eskaintzen du txostenak. Gainera COVID-19aren krisiak eta beste zenbait alderdik, horien artean, energia prezioen gorakadak, Bizkaiko lehiakortasunean eta ongizatean izan duten eragina aztertzen du. Analisia Orkestraren ongizaterako lehiakortasun-esparruaren inguruan egituratu da, eta ondorio hauek atera ditu:

  • Egiturazko testuingurua: Biztanleria-dentsitate handia, lan egiteko adinean dauden atzerritar berriak sartzeari esker handitu dena, eta zahartze-tasa nabarmena. Zerbitzu aurreratuen eta ezagutza-intentsiboen sektoreak balioa ematen dio industriari, eta hori da lehiarako abantaila-iturri nagusietako bat. Joera positiboa industriaren eta zerbitzu aurreratuen balio erantsi gordin bateratuan.
  • Enpresen emaitza ekonomikoak: pandemiaren aurreko jarduera ekonomikoaren mailak gainditu dira, eta horrek erakusten du lurraldea erresilientea dela lehiakortasun ekonomikoari dagokionez. Enpresen errentagarritasun-ratioak 2019koak baino handiagoak dira. ETEek aurrera egin dute berrikuntzan, eta enpresa-ehunak posizionamendu ona du jarduera berritzaileetan. Ekintzailetza-tasaren indarra nabarmentzen da. Energiaren goranzko prezioak enpresen nazioartekotzean eragin handia izan du; izan ere, esportazioen bolumena batez ere energiaren, metalurgiaren eta elektrizitatearen sektoreko enpresetan kontzentratzen da.
  • Ongizatearen dimentsioak: pandemiaren eragina gorabehera, Bizkaiak desberdintasun ekonomikoak murriztea lortu du, ezarritako gizarte-babeseko politiken garrantzia nabarmenduz. Susperraldi hori emaitzetan ikusten da, enpleguari dagokionez, krisiaren aurretik baino hobeak baitira. Bizkaia nabarmentzen da etengabeko ikaskuntzako jardueretan eta goi-mailako hezkuntzako ikasketak dituzten pertsonen generoaren araberako banaketan. Karbono dioxidoaren emisioak murrizten joan dira azken urteetan, baina Bizkaiak aurre egin behar die ingurumen-erronkei, hala nola airearen kalitateari eta hondakinen kudeaketari.
  • Lehiakortasun-palanka dinamikoak: Finantzaketa-palankan lurraldearen posizioa eta bilakaera nabarmentzen dira, atzerriko kapitala erakartzeari dagokionez, enpresa-hazkundea eta berrikuntza errazten dituen alderdia baita. Lurraldean ezagutza-zentroak kontzentratzeari esker ezagutza zientifikoa sortzea eta ingurumen-teknologien patenteak gauzatzea aktibo garrantzitsua dira trantsizio berdeari aurre egiteko. Giza kapitalari dagokionez, bereziki garrantzitsua da Bizkaiko pertsonen kualifikazioa eta enplegu-tasa, adierazle horiek hobetu egin baitira 2019arekin alderatuta, bai eta lan-merkatuan sartzen diren gazteen prestakuntza ere, bereziki emakumeen kasuan. Erakundeekiko eta kapital sozialarekiko konfiantza indartu da 2020ko krisiaren ondoren, baina egoera horren ondorioz, administrazio publikoen zorra handitu egin da.

Bizkaiak aurre egin beharreko erronken artean daude energia berriztagarrien kuota hobetzea, ETEak nazioartekotzea eta ikerketan eta garapenean egindako inbertsioa indartzea.

Txosten osoa esteka honetan kontsulta daiteke. Gainera, Bizkaiak badu behatoki bat, txostenean aurkeztutako hainbat adierazleren eguneratzeak denbora errealean kontsultatzeko aukera ematen duena.