2023ko azaroaren 24a

Informe anual FP Caixabank Dualiza y Orkestra

Mikel Albizu, Mónica Moso, Jose Ignacio Goirigolzarri, Paula San Luis, Juan Gamboa eta Antonio Mondaca txostenaren aurkezpenean, Bartzelonan | © CaixaBank Dualiza

Orkestrak eta CaixaBank Dualizak Lanbide Heziketaren Behatokiaren urteko txostena aurkeztu dute, lan-merkatuaren joerak identifikatzen dituena eta Lanbide Heziketaren egoera eta bilakaera aztertzen dituena

Lanbide Heziketako tituludunen okupazioak gora egingo du ia sektore ekonomiko guztietan 2035era arte, CaixaBank Dualizak Orkestraren laguntzarekin egindako "Lanbide Heziketa gizarte-erronken aurrean" txostenak adierazten duenez.

Informe de Competitividad
2023KO TXOSTENA

Lanbide Heziketa gizarte-erronken aurrean 

Egileak: Juan Pablo Gamboa Navarro, Mónica Moso Díez, Mikel Albizu Echevarria, Itziar García Blázquez, Antonio Mondaca Soto, Asier Murciego Alonso, Mikel Navarro Arancegui 

+ Jaitsi txostena (gaztelaniaz)

Espainiako eta bertako erkidego eta hiri autonomoetako Lanbide Heziketaren egoera eta bilakaera aztertzen duen txostena ostegunean aurkeztu zen CaixaBanken Bartzelonako egoitzan. CaixaBankeko presidente José Ignacio Goirigolzarrik hasiera eman zion ekitaldiari, eta eskerrak eman zizkion Orkestrari txostena egiten emandako laguntzagatik. Adierazi zuenez, lanbide-heziketa "enplegagarritasunaren sinonimoa da, eta enplegua da gizarte-kohesiorako faktore nagusia eta desberdintasunaren aurka borrokatzeko bitartekorik onena".

Azterketaren emaitzak txostenaren bi egilek aurkeztu zituzten: Mónica Moso CaixaBank Dualizako Lanbide Heziketaren inguruko Jakintza eta Berrikuntza Zentroko arduradunak, eta Juan Gamboa Orkestrako ikertzaileak.

Mosok nabarmendu zuen pobreziako eta gizarte-bazterketako arriskua hezkuntza goiz uztearekin lotzen dela, eta horrek eragin handiagoa duela atzerritarrengan eta landa-eremuetan bizi diren pertsonengan. Ildo horretan, "Oinarrizko Lanbide Hezkuntza eta Erdi Mailako gradua irakaskuntza postsobligatorio inklusiboenak dira eta, ondorioz, hezkuntza-uzte goiztiarrari aurre egiteko funtsezko tresna dira".

Ganboak azpimarratu zuen Espainiako lan-merkatuan "potentzial handia" dagoela maila teknikoko okupazioak betetzeko. Gaur egun lan-merkatua osatzen duten lanbideen % 65 inguru Lanbide Heziketako tituludunek bete ditzakete. Lanbide Heziketaren Behatokiaren kalkuluen arabera, Espainiako lan-merkatuan 14 milioi enplegu-aukera inguru sortuko dira 2035era arte, "aukera horien ia % 30 Lanbide Heziketara bideratuko dira", ziurtatu zuen Orkestrako ikertzaileak.

Lanbide Heziketarako 16.159 lan-aukera urtero, Euskal Autonomia Erkidegoan

Txosten osoa eskuragarri dago jada Lanbide Heziketaren Behatokian. Autonomia erkidego edo hiri autonomo bakoitzerako fitxa bat ere prestatu da, 14 adierazlez baliatuz, Lanbide Heziketaren egoera eta enplegu aukerak azaltzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, 2021-2022 ikasturtean 44.790 ikasle zeuden Lanbide Heziketan matrikulatuta. Ikasle gehien duten familiak fabrikazio mekanikoa ( % 13,6), elektrizitatea eta elektronika ( % 10,2) eta osasuna ( % 10) dira. 

Txostenaren arabera, 2023tik 2035era bitartean 16.159 lan aukera sortuko dira urtero Lanbide Heziketako tituludunentzat Euskal Autonomia Erkidegoan, horietatik % 70 zerbitzuen sektorean.

Lanbide Heziketari buruzko 370 adierazle baino gehiago

CaixaBank Dualizak eta Orkestrak plataforma interaktibo bat mantentzen dute 2020tik: Lanbide Heziketaren Behatokia. Estatistika iturri publiko eta pribatuetako datu kuantitatiboak biltzen ditu, eskura dauden azken datuekin eguneratuta. Datu base zabal horrek lanbide heziketaren ikuspegi orokorra eskaintzen du, 370 adierazle bakan eta 2.000 adierazle konbinatu baino gehiagoz baliatuz.

Informazioa eskuratzeko hainbat maila eskaintzen ditu, lurraldeen arabera desagregatuta. Gainera, hilean behin azterketa zehatzagoak egiten ditu, Lanbide Heziketak hainbat sektoretan duen eragina sakonago aztertzeko (hala nola turismo-sektorean edo lehen sektorean) duen zeregina edo modalitateen pisua (oinarrizko LH, erdi-mailako LH edo goi-mailako LH) sakon aztertzen dituena, besteak beste.