2021eko abenduaren 3a

Presentacion monográfico EKONOMIAZ 99

© CaixaBank Dualiza

Orkestrak eta CaixaBank Dualizak Lanbide Heziketako Behatokiaren urteko txostena aurkeztu dute. Txostenak lan merkatuaren joerak identifikatzen ditu eta lanbide heziketaren egoera eta bilakaera aztertzen

Espainiako merkatuan, ia 10 milioi enplegu sortuko dira hemendik 2030era. Lan aukera horietatik % 90 inguru erretiroa hartuko duten langileak ordezkatzeko izango dira eta % 10 inguru, lanpostu berriak. CaixaBank Dualizak eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak Lanbide Heziketaren Behatokiaren urteko txostenean egin duten azterketaren arabera, Lanbide Heziketa funtsezkoa izango da lanpostu horiek beteko dituzten pertsoei gaikuntza eta prestakuntza eskaintzeko.

2021eko txostenak Lanbide Heziketak Espainian eta autonomia erkidego eta hirietan duen egoera eta izan duen bilakaera aztertzen ditu eta joan den astean aurkeztu zen CaixaBanken egoitzan, Madrilen. José Ignacio Goirigolzarri CaixaBankeko presidenteak eman zion hasiera ekitaldiari eta azpimarratu zuen garrantzi handikoa dela “lan merkatuan eskaintzaren eta eskariaren arteko doikuntza eza” saihestea. Orkestrari eskerrak eman zizkion txosten egiten parte hartzeagatik.

Mónica Moso CaixaBank Dualiza Lanbide Heziketari buruzko Jakintza eta Berrikuntza Zentroaren arduradunak, eta Juan Gamboa Orkestrako ikertzaileak txostenaren ondorio nagusiak aurkeztu zituzten eta, horiekin batera, Lanbide Heziketaren Behatokiaren atarian erantsi diren funtzionalitate berriak.

Txostenaren egileek azpimarratu zuten lanbide heziketako ikasketak dituen biztanleria landuna % 23,5era iristen dela Espainian eta kolektibo horrek lan merkatuan duen pisuak handitzen jarraitzen du. Gainera, lanbide heziketako teknikariek lanpostu bat aurkitzeko dituzten aukerak prestakuntza maila txikiagoko pertsonek dituztenak baino 14 puntu portzentual handiagoak dira eta lanbide heziketako enplegu eskaintzak 2,5 handitu ziren eta eskaintza guztien % 41,3 izatera iritsi ziren 2020an, pandemian egonda ere.

Txostenak etorkizunari begira erronka handiak azaleratzen ditu. Horien artean azpimarratzekoak dira herritarren hezkuntza maila eta gaitasun digitalak areagotzea, lanbide heziketa eraldatzea garapen jasangarrirako hezkuntzari lotuta, biztanleriaren zahartzea eta prestakuntzan parte hartze txikia, enplegurako lanbide heziketaren intentsitatea areagotzeko beharra, eskola uztea –Europar Batasunean mailarik handienetako bat du Espainiak– edo gazteen langabezia.

Lanbide Heziketako Behatokia, Lanbide Heziketari buruzko datu guztiak biltzen dituen gunea

Lanbide Heziketako Behatokia Lanbide Heziketak Espainian eta autonomia erkidego eta hirietan duen egoera ulertzeko tresna da, CaixaBank Dualizaren eta Orkestraren elkarlanaren emaitza.

Plataforma 2020an jarri zen abian eta estatistika iturri publiko eta pribatuetako datu kuantitatiboak biltzen ditu, eskuragarri dauden azken datuekin eguneratuta. Datu base zabala eskaintzen du horrela, lanbide heziketaren eta enpleguaren ikuspegi osoa eskuratzeko, 370 adierazle bakan eta 2.000 adierazle konbinatu baino gehiagoz baliatuz.

Plataformak hainbat sarbide ditu eta datuak lurraldeen arabera desagregatuta eskaintzen dira. Gainera, adierazle batzuk nabarmentzen dira (Euskal Autonomia Erkidegorako, esate baterako, lanbide heziketako sistemaren ikuspegi orokorra eskaintzen du adierazle multzo batek). Hilean behin, azterketa zehatzagoak egiten dira, besteak beste, lanbide heziketak Lanbide Heziketak bizitzan zeharreko prestakuntzan, eraldaketa digitalean edo gazteen lagabezian duen egitekoa aztertzeko.