2021eko azaroaren 8a

Entrevista grupo uplift

Orkestrak eta Ihobek “Oportunidades del Pacto Verde Europeo para la competitividad de Euskadi” txostena argitaratu dute, euskal enpresek klima trantsizioaren eta ekonomia zirkularraren aurrean duten lehiakortasuna aztertzeko.

Europako Itun Berdeak bide orri bat zehazten du, ekonomian hazkunde eta lehiakortasunerako estrategia bat ezartzeko, epe ertain eta luzera. Eta, horrekin batera, ekoizpen, banaketa eta kontsumo eredua sakon eraldatzea ere proposatzen du, ekonomiaren sektore guztietan.

Txostenak iradokitzen digu Europako Itun Berdeak eragin handia izango duela euskal ekonomian eta industrian. Baina, aldi berean, lurraldearen eta bertako enpresen lehiakortasuna hobetzeko aukerak ekarriko ditu eta horiek ere azaltzen ditu txostenak. Halaber, gomendio orokorrak eskaintzen ditu Itunak proposatzen duen trantsizio jasangarria eta bidezkoa Euskadin abiarazteko.

Azterketa hau Orkestrak eta Ihobek 2017az geroztik jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren esparruan duten lankidetza hitzarmenaren emaitzetako bat da. Beste txosten bat ere argitaratu dute elkarrekin, ekonomia zirkularrak eskaintzen dituen aukeren aurrean, euskal enpresak nola dauden azaltzeko.