2020ko abenduaren 3a

Encuentro digitalización

Bilboko Udalak eta Orkestrak lankidetza-hitzarmen bat sinatu berri dute. Horren bitartez, bi entitateek hiri-lehiakortasunerako politikak diseinatzeko eta ezartzeko orduan hiribildua laborategi bizi gisa ikusarazteko dagoeneko lantzen duten lan-ildoa indartu eta garatu nahi dute.

Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez egingo du bat Orkestrarekin, eta Xabier Ochandiano, Garapen Ekonomiko, Merkataritzaeta Enpleguko Zinegotzia, Institutuaren Administrazio Kontseiluko kide izango da.

Orkestrak hiri-lehiakortasunari lotutako ikerketa-ildo bat sustatu nahi du 2021-2024 Plan Estrategikoaren barruan. Zentzu horretan, udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena lagungarri izango da Institutuak duen helburu nagusietako batekin. Hiriek gizartean duten garrantziak gora egin izanak dakartzan ondorioak ulertzea, eta, horrela, Euskadiren erronka sozioekonomikoak jorratzea, hain zuzen ere.

Bilbao Next Lab, hiriaren eraldaketa ekonomikoari laguntzeko eta hiri-garapen jasangarria errazteko proiektu sendoa

Orkestrak eta Bilboko Udalak aspalditik egiten dute lan elkarrekin. Besteak beste, 2013. urtean garatutako proiektu hau nabarmendu behar da: Bilbao Next Lab. Gaur egun, ikertzeko eta ekiteko laborategi bat da, non aipatutako ikerketa-ildoa garatu daitekeen, betiere, Bilboren espezializazio adimenduko hiri-estrategiaren esparruan.

Laborategiak espezializazio adimenduna bultzatu nahi du hiriko eragileekin batera, eta arreta berezia jarri nahi du zerbitzu aurreratuen alorrean. Era berean, Bilbao Next Lab ekimenak Orkestrari aukera ematen dio hiri-lehiakortasunarekin zerikusia duen komunitate akademikoan txertatzeko.