2019ko urtarrilaren 2a

Hizkuntza alderdia gakoa da elkar ulertzea bermatzeko, ez gara ezer berria esaten ari. Baina enpresa esparruan hizkuntza berbera erabiltzea ez da hain erraza. Zalantzarik gabe, eta Ekintzailetza digitala Euskadin azterketaren protagonistek dioten bezala, hori funtsezkoa da enpresaren eta startup digitalaren arteko harremana eraikitzeko orduan.

 emprendimiento digital euskadi baja

Nagore Ardanzak bideoan esaten duen bezala, Ekonomia Digitaleko labaren barruan eta Crecer+ plataformaren lankidetzaz egin den lanak aztertzen du startup digitalek, berrikuntza irekiko prozesuen bidez, nolako harremanak eraikitzen dituzten ohiko ekoizpen enpresekin. Bestela esanda, elkarrekin lanean hasi diren enpresen eta startupen hainbat kasu aztertzen ditu. Adibide horietan ikusten denez, bezero-hornitzaile harreman bat eduki beharrean, startupa enpresaren aliatu estrategikoetako bat bihurtzen da eta, bere independentziari eta izaerari uko egin gabe, enpresari laguntzen dio aurrerapausoak ematen produktuaren garapenean, dibertsifikazioan edo manufaktura aurreratuko eta 4.0 industriako prozesuetan.

Azterketak kontuan hartzeko hainbat ondorio eta gako azaltzen ditu, harreman horiek arrakastatsuak izan daitezen eta ugaritu daitezen, uste baita positiboak direla EAEko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko, baldi berean, ekosistema ekintzailea sustatuz. Ekimen mota horien arrakastarako funtsezkoa den elementu bat azpimarratu nahi da: bi alderdien artean dagoen jarrera eta sortzen den harremana.

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan egin genituen aurkezpenetan, parte hartu zuten startupek eta enpresek horren inguruko gakoak eman zizkiguten. Esate baterako, Lander Unanue  Stockareko zuzendari nagusiak ireki zuen lehenengo saioa eta adierazi zuen startupen lehenengo urratsa dela "argi edukitzea nora iritsi nahi dugun; epe luzera pentsatzea, epe laburrera moldatuz; proiektuaren inguruan hitz egiteko programa, prestakuntza eta aukeretan parte hartzea; eta enpresa proiektuan aurrera egin ahal izateko loturak sortzea”. Euskal Autonomia Erkidegoan ekimen asko daude harreman mota horiek sortzen laguntzeko, horien artean Bind 4.0 da nabarmentzekoa. Bide horretan aurrerapauso gehiago eman behar badira ere, lehenengo urratsa izan daiteke zure bikote edo bidaide izan daitezkeenak ezagutzen hasteko. Alberto Ruiz de Olanok, Optimus 3Dko zuzendari nagusiak, Arabako saioan hartu zuen parte eta adierazi zuen startup moduan aurrera egin ahal izateko eta enpresa handi baten aliatu garrantzitsu bat izateko, ezinbestekoa dela “hizkuntza berbera hitz egitea” eta ideia bikain hori “negozio moduan" aurkeztea.

Hizkuntza partekatzea azpimarratu zuen, halaber, Josu Oleaga, TZBZ startupeko New business officerrak. “Ulermenaren bidean, elkar ulertzeko” beharra nabarmendu zuen. Elkar ulertze horrek, enpresen eta startupen arteko elkartzeetan, sarri askotan egokitzeak egitea eskatzen du. Horrelako erlazioetan, ia kameleoiaren moduan egiten da hori, indarra hartzen ari den enpresaren berezitasunak direla medio, Javier Gordo  RPK Technological Center enpresako zuzendariak azaltzen duen bezala, RPK-Optimus 3D kasuari buruzko bideoan. Hain zuzen ere, startupak arinagoak dira erabakiak hartzeko orduan, eta horrek gurea bezalako enpresei lana asko errazten digu. Izan ere, gu metodikoagoak eta egituratuagoak gara eta, horrengatik, erakundearen inertzia aldatzea gehiago kostatzen zaigu".

Berdinen arteko eta lankidetzako ingurunean lan egiteak, hala ere, eskatzen du startupek egokitzeko trebetasunak edukitzea eta, Unanuek berak dioen bezala, "estrategia urtean hainbatetan birpentsatzea". Beharrezkoa da, halaber, enpresa traktoreek horrelako harremanak sortzea, "ia erlijio bat izango balitz bezala", nabarmentzen du Jon Erdoziak, Garapen Korporatiboko gerentea, Euskaltel taldeko Estrategia eta Garapen Korporatiboko Sailean. Hori ez da beti erraza izaten, erosotasun eremutik ateratzea edo arriskuak hartzea eskatzen duelako. Eta "aldatzea kosta egiten zaigu eta ez zaigu gustatzen. Nahiago dugu gauden bezala gelditzea”, dio Ricardo Gonzálezek, SPYROko zuzendari nagusiak. Nagore Ardanzak eta Agustín Zubillagak dioten bezala, "enpresa traktoreek berrikuntza irekiko harremanen eredu hori bere estrategiaren eta gobernantza ereduaren barruan txertatu behar dute” eta horrek enpresan bertan hainbat inertzia haustea eskatzen du.

Hala eta guztiz ere, enpresa traktore guztiek aitortzen dute horrelako harremanek abantaila asko dituztela eta askotan enpresa traktoreari "freskura" ekartzen diotela, baita berrikuntza modu azkarragoan kapitalizatzeko aukera ere. Startupei dagokienez, harreman horiek aukera moduan ikusten dituzte, leiho on bat dira, bere enpresa izaera independentea galdu gabe, enpresa proiektu gisa aurrera egiteko, bezero berri posibleen aurrean konfiantza ematen baitute. Beharrezkoa da ez nahastea eta okerreko igurikimenak ez sortzea, “bat egite modu horiek”, dio Gonzalezek, “ez dutelako esan nahi, ezinbestean, “pilotakada" ematea”. Ruiz de Olanok, Optimus 3Dkoak, eransten du igurikimenak doitu egin behar direla, irismen laburreko eta irismen luzeko argiak konbinatuz. Horixe bera azpimarratzen du Josean Borge  Dreamers Factoryko Eragiketa zuzendariak. Gainera, nabarmentzen du prozesu horretan guztian funtsezkoa dela elkarrekiko konfiantza.

Gehiago jakin nahian gelditu bazara, azterketa irakurtzera gonbidatzen zaitugu.