Agustin Zubillaga Informatika Ingeniaritzan eta Telekomunikazioetan doktorea da, Deustuko Unibertsitatean. Telekomunikazioen eta softwarearen sektorean hasi zuen bere lan ibilbidea. Irakasle ere izan da, softwarearen ingeniaritzan, hainbat unibertsitatetan (Euskal Herriko Unibertsitatea, Kantabriako Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea).

Informatikan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta Politika Zientzietan eta Administrazioan Euskal Herriko Unibertsitatean. Kudeaketa Publikoko masterra egin zuen Madrilgo Konplutense Unibertsitatean eta Executive MBA Deusto Business Schoolen. Eskualdeko eta tokiko garapen agentzietan lan egin du, sektore publikoan.

Orkestran hasi aurretik, DeustoTech teknologia ikerketa eta berrikuntzako zentroan lan egin zuen. Bertan, I+Gko proiektu ugari sustatu eta landu ditu, eskualdean eta nazioan, bereziki adimen artifizial aplikatuari lotuta.

Gaur egun, Ekonomia Digitaleko Laba garatzen ari da. Arlo horrek interes handia du eskualdeko lehiakortasunerako, kluster politikekin, IKTekin eta berrikuntza ekosistemekin batera, gizarte aurrerapenean izan dezakeen eraginarengatik.