2017ko uztailak 12 

Atzo, Orkestran Gipuzkoako eta Argentinako Rafaelako eta La Platako 18 doktoregai, ikertzaile eta teknikari elkartu ziren, batzuk Donostian bertan zeudenak eta beste batzuk beren herrialdeetan. Bileraren helburua zen lurralde garapeneko eragile bfazilitadoreen inguruko jakintza partekatzeko sortu den onlineko tresna baten proba pilotua abian jartzea. Bilerak, gainera, aukera eman zien parte hartzaileei elkar ezagutzeko, proban elkarrekin online lan egiten hasi aurretik. 

prueba piloto

 

Tresna, Patricia Cantok azaldu zuenez, Orkestrak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarrekin garatu duten proiektu baten emaitza da, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Etorkizuna Eraikiz programaren barruan. Proiektuaren helburua da lurraldeko eragile gakoengan fazilitazio gaitasunak lantzea, elkarlaneko gobernantza eredu batean arrakasta handiagoz parte har dezaten, prestatzen ari diren ikertzaileen taldeari arreta berezia eskainiz. Proiektuaren oinarrian Miren Larrea eta Pablo Costamagna Orkestrako ikertzaileek lurralde garapeneko fazilitadoreen inguruan sortu duten jakintza dago.

Hain zuzen ere, Miren Larreak azaldu zuen Pablo Costagmanak eta berak kezka bera zutela proiektuaren hasieran: lurralde garapenerako eragile fazilitadoreen inguruan duten jakintza elkarrizketaren bidetik nola partekatu daitekeen ikustea, baina, aurrez aurreko elkarrizketak, irismenari dagokionez, dituen mugak gaindituz. Ildo horretatik, proiektuak aukera eman die komunikatzeko eta jakintza partekatzeko modu berriak lantzeko, ikerketak aurrera egin ahala sortzen joan direnak.

Tresna hobetzen eta aberasten laguntzeaz gainera, proba pilotu honetako parte hartzaileek nork bere lurraldeko ekonomia eta gizarte eraldaketako dinamiketan duten zereginaren inguruko gogoeta egin ahal izango dute, tresna urrian jendaurrean aurkeztu aurretik.