2016 azaroak 9
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Deustuko Unibertsitateko Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko arduradun nagusiak hartu ditu gaur, Orkestra sortu zeneko 10. urteurrena dela eta. Bileran Arabaren etorkizuneko erronka nagusietako batzuk aztertu dituzte, lurralde garapeneko estrategiari lotuta.
Gaurko bilera Institutuko arduradun nagusiak erakunde publiko eta pribatuekin egiten ari diren bileretako bat da, erakundearen 10. urteurrenaren harira, itunen sarea indartzeko.
Orkestrako arduradunek Foru Aldundiko ordezkariei aurkeztu dizkiete Institutuak bultzatu dituen proiektu nagusiak. Ildo horretatik, Euskadiren ekonomia, gizarte eta enpresa bilakaeran sustatutako aurrerapenak azpimarratu dituzte, Orkestraren jardueraren ezaugarri den lankidetza publiko-pribatuaren estrategiaren ildotik.
Arabako Foru Aldundiaren izenean, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia izan da bileran eta Orkestraren izenean, Ignacio Mª Echeberria presidentea, Jose Luis Larrea ohorezko presidentea, Mari Jose Aranguren zuzendari nagusia eta Ibon Gil de San Vicente zuzendariorde nagusia.
Orkestrako arduradunek Ramiro Gonzalezi “Normaltasun berri batera” manifestua eman diote, Euskal Autonomia Erkidegoak etorkizun hurbilean aurrean dituen erronka nagusietako batzuk identifikatzen dituena. Era berean, 10º. urteurren honetarako prestatutako argitalpena ere eman diote, Institutuko ikertzaileek hamar urte hauetan egin duten ekoizpen zientifiko guztia laburbiltzen duena.