Kursaal. Zurriola 1. Donostia. 16:30etik - 19:00era

Deskribapena
Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua hamargarren urteurrena ospatzen ari da. Hamar urte hauetan, Institutuak lurraldearen lehiakortasuna areagotzeko hainbat ekimen, azterketa eta proiektu bultzatzeko eta haietan parte hartzeko aukera izan du.
Orkestra Deustuko Unibertsitateak bultzatutako ekimen berritzailea da. Erakunde publiko eta pribatuen lankidetzako esperientzia nabarmena bihurtu da, erakunde horiek helburu berbera baitute: ikerketa eta jakintza bideratzea, gure ekonomia eta gizartearen etorkizuna bultzatzeko.
Urteurrena ospatzeko ekitaldien artean azpimarratzekoa da datorren azaroaren 21ean Donostiako Kursaalean izango dena. Kursaaleko ekitaldian Orkestraren kasua aurkeztuko da, Harvard Business Schoolek prestatua. Baina, batez ere, lurralde, ekonomia eta gizarte ikuspegitik etorkizuneko erronka nagusien inguruko ideiak eta gogoetak partekatzeko aukera izango dugu.
Egitaraua
Kursaal. Zurriola 1. Donsotia. 16:30tik -19:00ra
| 16:30h | Ongietorria: Ignacio Mª Echeberria, Orkestrako presidentea. |
| 16:40h | Hasierako hitzak: José Mª Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea. |
| 16:50h | Orkestra: lankidetza publiko-pribatuko eremu bat. Iñigo Urkullu lehendakaria. |
| 17:00h | Orkestra kasua: Michael Porter (bideo-grabaketa), Harvard Business Schooleko katedraduna. Christian Ketels, PhD Harvard Business School Jesús Mª Valdaliso, Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna. |
| 17:25h | Etorkizuneko erronkak "Normaltasun berri batera" manifestuaren aurkezpena: Manifestua Orkestrak prestatu du, erakundearen hamargarren urteurrenean, eta Euskadik etorkizunean izango dituen hamar erronka handiak identifikatzen ditu. Hitzaldia: Karen Maguire, ELGEko Eskualde Berrikuntzako zuzendaria Solasaldia: "Normaltasun berri baterantz": Mari Jose Aranguren, katedradauna, eta Orkestrako zuzendari nagusia eta Felix Arrieta, PhD Deustuko Unibertsitatea. |
| 18:00h | Amaiera eta koktela |
Izena ematea
Ekitaldira etortzeko izena eman behar da. Izena emateko EventBrite bidez.
Harremana
+34 943 297 327 / secretaria@orkestra.deusto.es