Laguntzaileak: Association of Estonian Open Youth Centres, CESIS, Barakaldo (a través de Eretza), GAL SEPSI, The Institute for Housing and Urban Research, ICLEI, Metropolitan Research Institute, SUPPEDITO, TARKI Tarsadalomkutatasi Intezet Zrt, TU Delft, UP19, University of Tartu, Woonstichting De Key y The Young Foundation.

 

Young people's voices at the centre of Youth Policy


 www.uplift-youth.eu

UPLIFT aurkezpena

UPLIFT Europako proiektu bat da. Gazteen ahotsak gazteriari zuzendutako politiken erdigunean nola jar daitezkeen aztertzea du helburu, etxebizitzari lotuta eta beste gizarte dimentsio batzuk ere kontuan hartuta, hezkuntza eta enplegua, esate baterako.

UP LIFT

UPLIFT proiektuak Europar Batasuneko eta Erresuma Batuko 16 hiritako kasuak aztertuko ditu, horien artean, Barakaldokoa (Bizkaia). EAEko eta Espainiako udalerri bakarra izango da, gainera. Hiri horietako kasuak aztertuta, gazteei eragiten dieten desberdintasunak hobeto ulertzera iritsi nahi da. Datuak aztertzeaz gainera, beste metodologia batzuk ere erabiliko dira. Hala, elkarrizketak eta parte hartzeko tailerrak egingo dira politikak erabaki eta aurrera eramaten dituztenekin, baita gazteek politikako gomendioak elkarlanean diseinatzeko ekitaldiak ere.

Helburuko publikoak

Gazteak

Gazteen ahotsak gazteriari zuzendutako politiken erdi-erdian jarri nahi ditugu.

Policy makerrak

Politiken proposamenak diseinatu, landu eta ezartzearen arduradunak.

Lurraldeko beste interes talde batzuk

Erakunde publiko-pribatuak, gobernuz kanpoko erakundeak, fundazioak, elkarte akademikoa eta unibertsitateak, beste batzuen artean.

Orkestraren rola: lehiakortasun inklusiboaren eta iraunkorraren aldeko apustua

Orkestra lehiakortasuna pertsonen ongizatea bermatzeko bidea dela uste du. Lehiakortasuna lantzeko, ikerketa eraldatzaileko laborategi bat du, ongizatearen hainbat dimentsio aztertzeko: enplegua eta kalitatezko lanpostua eskuratzea, hezkuntza, desberdintasunak, gizarte kohesioa eta ingurumena.

Ildo horretatik, Institutuak UPLIFT proiektuari ekarpen garrantzitsua egin nahi dio, esperientzia zabala duelako tokiko eta eskualdeko erakundeek hartu eta sustatzen dituzten politika eta erabaki estrategikoek eta lurraldeko beste eragile garrantzitsu batzuen parte hartzeak herritarren ongizatea hobetzeen lagundu dezaketela eta tresna erabakigarriak eta eraginkorrak izan daitezkeela argitzen duten ikerketa proiektuetan.

UPLIFT

Gazteen etxebizitza-emantzipazioa Euskadin eta gazte politiken diseinuan partehartze eta kogenerazioa

+ Info

Proiektuaren helburuak

  • Hiri inguruetan bizi diren gazteen artean desberdintasunak nola sortzen diren eta azken hamarkadan eta COVID-19ak eragin duen krisi honetan gizarte arriskuen aurrean duten egoera nola aldatu den ulertzea.
  • Hirietako desberdintasunean eragina duten tokiko politikak aztertzea eta politika horien eta gazteen etxebizitzen arteko elkarreragina aurkitzea.
  • Lurraldeko gazteekin eskuz esku lan egitea, Politika Gogoetatsuen Agenda bat sortzeko, etxebizitza eskuratzeari lotuta, eta beste dimentsio batzuk ere kontuan hartuta: hezkuntza, enplegua, gizarte babesa eta inklusioa; politiketarako ikuspegi berriak eta elkarteko aldaketen dinamiketara egokituak definituz.
  • Hirietako eremuetan desberdintasuna nola sortzen den ulertzea.
  • Tokiko politikek esku hartzeko duten aukera ulertzea, lurraldeko gobernantza eta eskuduntzen banaketa kontuan hartuta.
  • Etxeen eta tokiko politiken arteko elkarreragina ulertzea, baita protagonisten bizi esperientziak ere.
  • Gazteei gehien eragiten dieten desberdintasunen ezaugarriak ulertzea.

Entrevista grupo UPLIFT

UPLIFT proiektuak gazteek etxebizitza eskuratzeko duten erronkari irtenbideak eman nahi dizkio

+ Info

 


Unión Europea

Finantzaketa

Proiektuak Europar Batasuneko Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntzako programaren finantzaketa jaso du, 870898 laguntza hitzarmenaren bidez.