2026
Edoardo Montagner, Cristina Aragón, Ibon Gil de San Vicente, Cristina Iturrioz
https://doi.org/10.18543/JJML6532
Lehiakortasunerako Euskal Institutoa-Deusto Fundazioa
Laburpena
Txosten honek Euskal Autonomia Erkidegoko familia enpresaren laguntzaekosistemaren mapa aurkezten du. Familia enpresa funtsezkoa da euskal ekonomian: 2024an, enpresen % 86,1 hartzen du, eta enpleguaren % 43,1 eta balio erantsiaren % 45 sortzen ditu. Garrantzi horretatik abiatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko familia enpresaburuei laguntzeko ingurunearen parte diren eragileak eta ekintzak antolatzen ditu lanak. Mapaketa ikuspegi kualitatibo eta esploratzaile batekin egin da, 2020aren osteko ebidentzia egiaztagarrietatik abiatuta, betiere Euskal
Autonomia Erkidegorako. Azterlanak ekosistemaren eta haren banaketaren irudikapen analitikoa eskaintzen du, familia enpresaren erronka nagusiei dagokienez.
Aztertutako aldian, Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotura egiaztatua duten 47 eragile identifikatu dira (4 eragile instituzional, 38 tarteko eragile edo antolakunde eta 5 eragile sozial edo komunitario). Horiekin batera, azken bost urteetan garatutako 56 ekintza identifikatu dira. Analisiak ekarpen horiek bost eremuren inguruan antolatzen ditu: hazkundea eta errotzea, gobernantza, belaunaldi berriak eta talentua, ospea, eta lurraldearekiko elkarrizketa eta
elkarlana.
Txostenak ekosistemak masa kritikoa baduela erakusten du, askotariko profil eta gaitasun garrantzitsuekin; baina, era berean, behar motaren arabera, estaldura aldatu egiten da. Bestalde, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den esparru bat ere identifikatu du, familia galaxiei eta ondarea gobernatzeko tresnei lotuta, esate baterako, family officeak. Oro har, lanak ekosistema horri dagokion balioa ematea eta ulergarriagoa egitea du helburu. Horretarako,ekosistemaren ekarpenen irakurketa ordenatua eskaintzen du eta, horrekin batera, eragileen arteko lankidetza bideratzen eta bidelaguntzarako mekanismo osagarriak indartzen lagundu dezaketen garapen esparruak identifikatzen ditu.