230015 Portada cast
  2023
 Jorge Fernández Gómez, Jaime Menéndez Sánchez
 Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deusto Fundazioade

Laburpena

Txosten honek Euskal Autonomia Erkidegoan hidrogenoa garraiatzeko azpiegituren sistemak epe ertainean izan dezakeen bilakaera du aztergai. Zehazki, lanak hiru helburu ditu: (1) epe ertainera (10-15 urteko epean) azpiegiturak garatzeko jokalekuen ezaugarriak definitzea; (2) EAEko hidrogeno sistemaren garapenean eragina duten funtsezko faktoreak identifikatzea eta epe ertaineko jokalekuak zehazteko orduan izan dezaketen eragina aztertzea; (3) Euskal Autonomia Erkidegorako ondorio estrategikoak ateratzea.

Hidrogenoaren ekoizpen eta garraio sistemari dagozkion jokalekuak askotarikoak dira: guztiz deszentralizatutako egoera batetik hasi (tokiko ekoizpen azpiegiturak dituena, kontsumo instalazioetan edo industria hubetan) eta gaur egungo gas saretik abiatuta, guztiz zentralizatutako sistema batera arte joan daitezke.

Txostenaren ondorio nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoaren ikuspuntutik epe laburrerako estrategia onena dela industria hubetan (Bilboko Portuaren inguruan) hidrogenoa azkar hedatzen laguntzea eta gainerako erabakiak hartzeko pixka bat itxarotea, sektorea datozen urteetan nola garatzen den ikusteko eta, horren arabera, epe luzeagoko azpiegiturak osatzen hasteko.