Deustuko Unibertsitatea. Donostia-San Sebastián

Nazioa baino lurralde txikiagoetako lehiakortasunean adituak diren hainbat ikertzaile (GTECS taldea osatzen dutenak), Orkestra ere tartean dela, Donostian elkartuko dira, ekonomiaren garapenari eta lehiakortasunaren hobekuntzari lotutako erronkak eta irtenbideak partekatzeko eta haien inguruko gogoeta egiteko.
Topaketa Orkestrak antolatu du, Eusko Jaurlaritzarekin, RIAC-Lehiakortasunerako Sare Inter-amerikarrarekin eta CAF-Latinoamerikako Garapen Bankuarekin batera, eta Euskadik ekonomia eta industria garapenean politika aktiboak aplikatzen duen esperientziaren balioa jarri nahi du agerian.
Era berean, bilerak aukera emango du gure lurraldeko enpresak eta eragileak (herri administrazioak, Zientzia eta Teknologiako Sareko kideak, eta abar) Amerikako hainbat herrialdetatik datozen parte hartzaileekin harremanetan jartzeko.
GTECSren 2016ko edizioaren leloa “Nazioa baino lurralde txikiagoen lehiakortasunaren hobekuntza hainbat lurralde ingurunetan” izango da. Gai oso egokia da, Amerikako hainbat herrialdetan lurralde politikak aplikatzeari bultzada handia ematen ari baitira, lehiakortasun hobetzeko eta garapenean aurrera egiteko.
Europak, eta, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoak, eskualde politikak aplikatzean duen esperientzia baliagarria izango da esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzeko, prozesu horiek hobeto diseinatu eta zabaldu daitezen.
Horregatik, topaketan ondoko gaien ingurukoak landuko dira:
- Jasangarritasunaren erronka garapenean
- Ekintzailetza
- Lurraldearen espezializazio adimendunerako estrategia
- Politiken ebaluazioa
- Eskualdeko adierazleak eta neurketak
- Maila askotako gobernantza
- Kluster politika