2016ko otsailaren 18a; 16:00h
 Deusto Business School (Bilbao)

crecermas linkedin

2016ko otsailaren 18a; 16:00h
34. Gela Deusto Business School. 3ª planta, La Comercial Eraikina (Hermanos Aguirre, 2, 48014 Bilbao)

Hitzordua datorren otsailaren 18an izango da, Deusto Business Schoolen Bilboko egoitzan.

Orkestraren Crecer+ plataforma 2011n sortu zen eta, orain, inbertsio foroaren 15. edizioa antolatu du. Sare horretako 60 inbertsiogile baino gehiago elkartzea espero da, baita sareko kide izateko interesa azaldu duten eragileak ere.

Oraingoan, lau proiektu ekintzaile aurkeztuko dira:

  • loT sektorean elektronikako produktuak neurrira ekoizten dituen enpresa, negozio eredu disruptiboa duena, hardware elektronikoa 2-3 astetan eskaintzen baitu, merkatu horretako gaur egungo prezioak baino 100 aldiz txikiagoetan.
  • Hoteletako bezeroentzako premium zerbitzua, turismo arloko informazio interesgarri guztia iPad mini batean eskaintzeko.
  • Etxetresna elektriko handi eta txikiak biltzeko sektoreko industria enpresa. Poliestireno hedatua (EPS edo Poliexpan®) erabili beharrean, garraio kostu handiak dituelako eta biltegian eta moldeetan inbertsio handiak eskatzen dituelako, geruza askotako plastikozko filma erabiltzen du, burbuiladuna, fabrikatzailearen lantegian neurrira diseinatu eta ekoiztua.
  • Ibilgailuetan haurrak lotzeko sistemarentzat gailu osagarria, ohiko autoetan haurren hiru aulki jartzea errazten duena eta heldu bat bi haurrekin joateko erosotasun handiagoa eskaintzen duena.

Informazio gehiagorako eta izena emateko

Etiketa: Enpresa lab-a