2015eko azaroaren 24an; 19:00etan
Deusto Business School. MADRIL (Castelló, 76, 28006 Madril)

 future energy atlantic basin

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Energia Katedrak (Deustuko Unibertsitatea) The Future of Energy in the Atlantic Basin (Energiaren etorkizuna Atlantikoaren arroan) liburuaren aurkezpenera gonbidatzen zaitu.

Portada cuenca atlanticaLana Johns Hopkins Unibertsitateko Center for Transatlantic Relations zentroak eta Energia Katedrak egin dute, eta Atlantikoaren arroko energia jokaleku berriaren ikuspegi holistikoa eskaintzen du. Eremu geografiko horretako energia iturri desberdinen egoera jasotzen da bertan, erregai ez konbentzionalen, offshore energiaren eta karbono gutxiko ekonomiarako iraultzaren inguruko oharrak ere erantsita. Liburuaren egileek irakurlea gonbidatu nahi dute energia sektoreak eremu geografiko horretan duen bilakaeraren inguruko gogoeta egitera eta etorkizuneko aukeren eta erronken inguruan pentsatzera.

Erronka horien artean daude Atlantikoaren arroan integrazio handiagoa lortzea, Pazifikoaren arroa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dela jakinik, besteak beste Pazifikoaz bestaldeko Lankidetza Ekonomikorako Akordioaren edo Klima Aldaketaren kontra Txinak eta Ameriketako Estatu Batuek hitzartu duten Akordioaren ondoren. Gainera, liburuan bereziki azpimarratzen da Atlantikoaren hego hemisferioari, eta, bereziki, Afrikari, merezi duen garrantzia eman beharra, energiaren jokaleku berrian.

Aurkezpenean parte hartuko dute:

  • Emiliano López Atxurra, Orkestrako Energia Katedrako Patronatuko burua
  • Paul Isbell, lanaren editorea eta CAF Atlantic Energy Fellow, Johns Hopkins SAIS Unibertsitateko Atlantikoaz bestaldeko Harremanetako Zentroan, Washington DCn
  • Eloy Álvarez Pelegry, lanaren editorea eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Energia Katedraren zuzendaria, Deustuko Unibertsitatea.

Aurkezpena gaztelaniaz egingo da.

ASarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.

Izena eman hemen

Hizlariak:

Paul Isbell

Paul Isbell webPaul Isbell CAF Atlantic Energy Fellow da Johns Hopkins SAIS Unibertsitateko Atlantikoaz bestaldeko Harremanetako Zentroan, Washington DCn. Atlantikoko arroaren ekimena du aztergai nagusi.
Energy and the Atlantic: The Shiftinig Energy Landscapes of the Atlantic Basin liburua idatzi du (Energia eta Atlantikoa: Atlantikoaren arroko energia jokaleku aldakorrrak) [AEBetako Marshall Funtsen Alemaniako atala eta OCP Fundazioa: Washington DC eta Brusela, 2012]. Aurretik, Energiaren eta Klima Aldaketaren alorreko bisitari seniorra izan zen Elkarrizketa Inter-Amerikarrean eta Elcano Errege Institutuko Energia eta Klima Aldaketari buruzko Programaren zuzendaria. Ekonomia aztertzaile seniorra ere izan da Santander Bankuko Errenta Aldakorreko Unitate Estrategikoan, Madrilen, eta hainbat unibertsitatetako irakasle, Espainian, Hego Amerikan eta Ameriketako estatu Batuetan, nazioarteko ekonomian, energian eta geopolitikan. Lan asko argitaratu ditu jakintza alor horietan. Paul Isbell aholkulari pribatua ere bada, proiektu, programa eta estrategia globaletan.

Eloy Álvarez Pelegry

eloy alvarez

Eloy Alvarez Pelegry Meatzeetako ingeniari doktorea da Meatzeen Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan (ETSIMM), Madrilen; Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, Konplutense Unibertsitatean (UC); eta Business Studiesen diplomaduna London School of Economics-en. Gaur egun, Orkestrako Energia Katedrako zuzendaria da. Energiaren esparruan lan egin du, enpresetan eta Akademian. Adimen Korporatiboko zuzendari izan da Gas Natural Fenosan; Kalitate, Ingurumen eta I+Gko zuzendari; Erregaien zuzendari; Plangintza, Ekonomia eta Kontroleko zuzendari, Union Fenosan. Electra de Viesgo, Enagás eta Carbones de Importación enpresetan ere lan egin du.

Aldi berean, Ekonomiako irakasle elkartua izan da ETSIMMn eta UCN, eta energia ikastaroetako irakaslea Energiaren Espainiako Klubean eta Deustuko Unibertsitatean. Energiako Espainiako Klubeko zuzendari akademikoa ere izan da.  35 artikulu baino gehiago eta hainbat liburu argitaratu ditu. Ehun hitzaldi baino gehiago egin ditu.

Hainbat erakundetako energia taldeetako kide da: Elcano Errege Institutua, Espainiako Ingeniaritza Institutua, "Exploration, Demostration and Production Projects in the EU" eta "Emerging Technologies for Well Stimulation" Europako Batzordean, eta Karbonoa Eskuratzeko Batzordea, World Energy Councilen.

Sedigaseko batzorde iraunkorreko kide izan da eta beste hainbat batzorde eta taldetako kide, COTEC, UNESA, CO2ren Espainiako elkartea eta Zero Igorpenen Europako Plataforman. 2012an, Ingeniaritzako Errege Akademiako kide izendatu zuten, eta 2015eko urriaz geroztik, erakunde horretako Gobernu Batzordeko kide da.

Emiliano López Atxurra

Energia Katedrako Patronatuko Batzordeko burua da, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuan, Deustuko Unibertsitatean. Abokatua da. Nazioarteko Ikasketetan eta Europako Erkidegoko Zuzenbidean diplomaduna, Europako Ikastetxean (1978-1980). Nazioarteko ikasketak Pariseko Ikasketa Politikoen Institutuan (1981-1982). Irakaskuntzari dagokionez, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle izan da. Gainera, nazioarteko estrategiari eta Europako Erkidegoko Zuzenbideari buruzko ikastaroak eskaintzen ditu Paueko Unibertsitatean, Bordeleko Unibertsitateko Ikasketa Politikoen Institutuan, Herri Administrazioaren Institutu Nazionalean eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean.

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialeko Administrazio Kontseiluko kide izan da (1987-1988) eta, ondoren, Kutxako Kontseiluko kide (1989-1992). Gaur egun, Gas Natural-Union Fenosako kontseiluko kidea da (2003az geroztik) eta Petronorreko Kontseiluko burua (2015az geroztik). Eta Novia Salcedo Fundazioko Patronatuko kide, 2006az geroztik. Zuzenbidearen alorreko profesionalek osatutako elkarte bateko kide da, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan eta Madrilen duena, eta bulegoak Bordele, Paris, Brusela, Viena, Hanburgo, Milan eta Sao Paulon. Bestalde, ingurumenaren eta energia garbien aholkularitzako merkataritza sozietate batzuetako bazkide ere bada, Espainian eta nazioartean lan egiten dutenak.