2015eko urriaren 21a; 9:00etatik-13:00etara
Azkuna Zentroa. Bilboko Alondegia (Arrikibar plaza 4, Bilbo)

 

Basque Cluster Day

Klusterrak eta RIS3ko lehentasunak lotzea helburu izanik, Eusko Jaurlaritzak eta Sprik klusterren inguruko lehenengo topaketa antolatu dute, “Basque Cluster Day". Topaketaren helburua da klusterren dinamismoa bultzatzeko alderdi gakoak partekatzea, klusterrek beren egitekoa –alegia, lehiakortasuna bultzatzea, lankidetzaren bidez– hobeto gara dezaten, bereziki euskal klusterrek RIS3 espezializazio adimenduneko prozesuan izan behar duten zereginari lotuta.

Orkestrak topaketa horretan parte hartuko du, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuarekin, Alexander Arriola SPRIko zuzendari nagusiarekin eta Harvardeko Unibertsitateko ordezkariekin batera.

Lehenengo aldiz ospatuko da Basque Cluster Day hau, hain zuzen ere, EAEn kluster politika abian jarri zenetik 25 urtera. Izan ere, 1990ean diseinatu zuen kluster politika Michael Porter ekonomialari ospetsuak –Orkestrako ohorezko presidente ere badenak–, Eusko Jaurlaritzako Industria Politikaren baitan.