Faculty Club. La Comercial Eraikina. Deustuko Unibertsitatea. Bilboko Campusa (Agirre Anaiak 2)

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko (Deustuko Unibertsitatea) Energia Katedrak eta Deustu Forumek Antonio Llardén Enagaseko presidentearen hitzaldira gonbidatzen zaituzte, gas naturalari lotutako azpiegiturei eta sareei eta Euskal Autonomia Erkidegoko gas sektoreari buruzkoa.
Antonio Llardén pertsona ezaguna da energia eta enpresa esparruan. Gas Natural-Repsol Taldean egin du bere lan ibilbidearen zati handi bat eta bertan ardura handiko lanpostuetan aritu da, bereziki gas naturalari lotutako azpiegituren eta sareen eragiketen alorrean. Sedigaseko Zuzendaritza Kontseiluko presidentea izan da eta Eurogaseko Zuzendaritza Kontseiluko eta IGU-Gasaren Industriaren Nazioarteko Batasuneko Batzorde Exekutiboko kidea.
Hitzaldiaren buru izango da Emiliano López Atxurra, Petronorreko presidentea eta Orkestrako Energia Katedrako Patronatuko burua.