Euskalduna Jauregia, Bilbao.

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Energia Katedrak (Deustuko Unibertsitatea) eta Tecnaliak antolatutako jardunaldia.
Jardunaldiaren helburu orokorra da nazioarteko foro bat sustatzea, hainbat herrialdetako adituek eta ikertzaileek aukera izan dezaten ideiak trukatzeko eta eztabaidatzeko elektrizitatearen sektoreko teknikaren egoeraz eta aurrerapen berrienez, eta, bereziki, etorkizuneko sareetarako bideaz. Jardunaldiak industriaren eta arautzaileen ikuspegia azaldu nahi du eta sare elektrikoen eta enpresen esparruko profesionalen topagune bihurtu.
Informazio gehiago: http://jieec.com/