IDOMen eta Zabalgune eraikinean
Bilboko Udalak jardunaldi hauek antolatu ditu, helburu bikoitz batekin: Bilbo eraldaketa digitalaren abangoardian kokatzea, halaber ekimen berritzaileak garatzeko Bilbok daukan gaitasuna, batetik, eta zerbitzu aurreratuen enpresei ezagutzera ematea lanbide heziketak talentua sortzeko duen ahalmena, bestetik.
- Lehenengo jardunaldia azaroaren 3an izango da IDOMen, eta sektore teknologikoko eta digitaleko hezkuntza eta ekonomia arloko enpresendako eta eragileendako izango da, zeintzuek aukera izango baitute IKTetako profil profesional berriak sustatzen dituzten ideia berritzaileak ezagutzeko, enpresen eskariaren eta hezkuntzako eskaintzaren arteko loturan oinarritzen direnak.
- Azaroaren 4an, Zabalgune eraikinean, “Talentu Digitalaren Foroa” izango da, eta xedea izango du enpresak, formazio entitateak eta sektoreko beste eragile ezagutu beharreko batzuk harremanetan jartzea, eta enpresek erantzun gisa gehien eskatzen dituzten profilak agertzea. Jardunaldia irekia da jendearendako, eta DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleendako eta irakasleendako, zerbitzu aurreratuen enpresendako eta hezkuntza-komunitate osoarendako prestatu da bereziki.
Egitaraua
1. jardunaldia: Azaroak 3, IDOM
9:00 – 9:30 Publikoaren harrera.
9:30 – 9:50 Irekiera instituzionala
9:50 – 10:20 Lanbide Heziketa eta Zerbitzu Aurreratuen proiektuaren aurkezpena, Bilbao Ekintza eta Orkestraren eskuz.
10:20 - 11:20 Lehen mahaia: "Zerbitzu aurreratuak eta enpresa teknologikoak hirigarapenaren eragile gisa"
- Bideratzailea: Miren Estensoro, Orkestrako ikertzaile seniorra.
- Xabier Ochandiano, Bilboko Udalaren Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Zinegotzia.
- Willen van Winden, hiri-ekonomian eta zerbitzu aurreratuetan aditua.
- Cristina Urtiaga, GAIA.
- Agustín Zubillaga, Vicomtech.
11:20 – 11:40 Kafea eta networking.
11:40 – 12:40 Bigarren mahaia: "Lanbide Heziketaren zeregina enpresa digitaletan".
- Bideratzailea: María Jesús del Blanco, Bilbao Ekintza.
- Rikardo Lamadrid, Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Sailburuordetza.
- Mikel Escriche (Gestionet), Zerbitzu Digital Aurreratuko enpresaren ordezkaria.
- Ibermática, Zerbitzu Digital Aurreratuko enpresa.
- Alberto García, CIFP Txurdinaga LHII zentruko zuzendaria.
12:40 – 13:40 Hirugarren mahaia: "Etorkizunera begira: Lanbide Heziketaren sistemara egokitzea enpresen premiei erantzuteko".
- Bideratzailea: Mikel Albizu, Orkestrako ikertzailea.
- Sergio San Martín, FPEmpresa elkartea.
- Amparo González, Accenture.
- Antonio Rueda, VASS Fundazioko ordezkaria eta Enplegagarritasun eta Talentu Digitalaren ikerketa-zuzendaria.
- Iván Jiménez, Bizkaia Talent.
- Juan Carlos Ibarrola, Enplegurako Lanbide Heziketako Zuzendaritza.
15:00 Zorrotzaurera bisitaldia (aukerakoa)
2. jardunaldia: Azaroak 4, Zabalgune eraikineko atrioa
10:00 – 10:30 Gai honi buruzko mahaia: "Profil digitalen eskaria eta Lanbide Heziketaren zeregina".
10:30 – 12:30 Talentu Digitalaren foroa.
Lanbide Heziketaren eta beste prestakuntza motako erakundeen erantzuna enpresek eskatzen dituzten profilei. Enpresa, ikastetxe eta beste egileek osatutako foroa.