2019ko azaroaren 12a • 15:00etan.
 Turing Aretoa, Deustuko Unibertsitatea (Ingeniaritzako eraikina). Bilboko campusa.

bioemprendimiento

Orkestraren Crecer + plataformak, inbertsiogileen eta ekintzaileen interesak batzen dituenak, Crecer+ Foroaren beste edizio bat egingo du datorren azaroaren 12an, Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean.

Edizio honetan, Crecer+ plataformak Basque Health Cluster erakundearekin eta Asturiaseko Biocrew inbertsiogileen sarearekin bat egin du biozientzien eta osasunaren arloan hazteko potentzial handiko 12 proiektu ekintzaile aurkezteko.

Nagore Ardanza Crecer+ plataformako koordinatzailearen hitzetan, “ekitaldiaren helburua da heldutasun fasean dauden osasun sektoreko enpresei askotariko inbertsiogileekin harremanetan jartzeko aukera ematea, beren proiekturako finantzaketa lortzera iristeko”.

Berritasun moduan, aurtengo edizioan, proiektu ekintzaileak inbertsiogileen aurrean aurkezteaz gainera, mahaiak egongo dira inbertsiogileek proiektuetako bakoitzarekin hitz egiteko, ekimena sakontasun handiagoz ezagutu nahi badute.

Crecer+ Foroaren hogeita zazpigarren edizio hau antolatzeko ezinbestekoa izan da Deustuko Unibertsitateko Ekintzailetza eta Berrikuntza Unitatearen, BEAZen, BIC Bizkaia, BIC Araba eta BIC Gipuzkoaren laguntza, baita Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzaren babesa ere.

Proyectos

14:45 Bertaratuen erregistroa.

15:00 Ekitaldiaren aurkezpena: antolatzaileen hitzak.

15:10 6 proiektu ekintzaileren aurkezpena (1. erronda):

1. POCKiT: odoleko biomarkagailuak, iktusa duten gaixoak azkarrago eta efizientzia handiagoz antzematen laguntzen dutenak, tratatutako gaixoen kopurua % 4tik % 40ra igotzea lortzeko.
2. NARU: adimen artifizialeko sistema, minbizia duten gaixoen jarraipenean lortzen diren emaitzak hobetzen laguntzen duena, tratamenduan zehar eta tratamenduaren ondoren gerta daitezkeen kontrako eragin larriak aurreikusten dituelako.3. SJT MOLECULAR: molekula familia berria, sendatzeko ahalmena izan dezakeena NASH (alkoholik gabeko gibel koipetsua), gibeleko steatosia, obesitatea, 2 motako diabetesa, hipertentsioa eta hiperkolesterolemia kasuetan.
4. IMG: melanomaren diagnosia eta pronostikoa egiteko tresna, biomarkagailu lipidikoetan oinarrituta.
5. AURA: gaixotasun neurologikoen diagnosi goiztiarra egiteko plataforma, begien mugimenduak aztertuz, Diagnostic-as-a-Service (DaaS) ereduan.
6. QUEST BIOTEK: hortzetako inplanteen sektoreko osasun produktua.

16:10 Mahai ingurua: osasun arloko enpresen finantzaketa.

16:35 5 proiektu ekintzaileren aurkezpena (2. erronda):

7. MIKROBIOMIK: Giza mikrobioman oinarritutako produktuen ikerketa, garapena, ekoizpena eta merkaturatzea.
8. GLIOKIDS: kateter bat garatzea eraginik handiena haurrengan duen buruko tumore bati sendagai likidoak zuzenean sartzeko.
9. ELCODE: substantziak (sendagaiak eta kosmetikoak), partxe baten bidez, azaletik gorputzeko zirkulaziora igarotzeko sistema aktibo eta adimenduna.
10. GOGOA: beheko gorputz adarren errehabilitazioan laguntzeko robot medikoak.
11. EVOLGENE: nanozelulosaren ekoizpena, erresistentzia mekaniko eta termiko handiko biomaterial iraunkorra, aplikazio batzuetan plastikoaren ordezko izan daitekeena.

17:35 Pintxoak eta networking-a. 15 minutuko banakako bilerak (aldeetako bakoitzak gehienez ere 6 bilera egin ditzake)

EKITALDIA

Izen ematea

Etorri nahi baldin baduzu,  Eman izena HEMEN.

 

Etiketa: Enpresa lab-a