2019 uztailak 10 • 16:00etan 
GARAIA Parke Teknologikoa. Goiru Kalea 1. Arrasate.

Imagen XXVI Foro Crecermas EUSKeusk

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren (Deustuko Unibertsitatea) Crecer+ inbertsiogileen sareak, Mondragonekin batera, Crecer+ XXII. Inbertsio Forora gonbidatzen zaitu, GARAIA Parke Teknologikoan (Goiru Kalea 1, 20500, Arrasate), datorren uztailaren 5ean, 16:00etan.

Foro honetan, bost proiektu ekintzaile berri aurkeztuko dira.

Proiektuak

1) Uraren gainazalean isuritako hidrokarburoak, koipeak eta mikroplastikoak berreskuratzeko eta ponpatzeko sistema efizienteak.

2)  Karaktereak ezagutzeko teknologia adimendun aurreratua garatu duen proiektua, ingurune eragileetatik testu alfanumerikoak erauzteko gai dena, konputagailu bidezko ikusmenezko algoritmoak erabilita.

3) Ohiko mugetatik haratago, inprimatutako egiturak hormigoian eraikitzea, modu efizientean eta azkarrean.

4) People intelligence sistema, lidergoa neurtzea eta garatzea ahalbidetzen duena, erakundeetan giza taldeen eraldaketa eta prestatze maila berehala eta etengabe ebaluatuta. Oinarri akademiko eta esperientzialak dituen metodologiarekin batera, plataforma teknologiko bat eskaintzen du, bilakaera denbora errealean aztertzeko.

5) Ingeniaritzako eta Industria Fabrikazio Aditiboko zerbitzuetan espezializatutako enpresa, bezeroei produktuen, tresnen edo beste edozein elementuren diseinua eta fabrikazioa eraldatzen laguntzen diena, egitura arinagoak, seguruagoak eta efizienteagoak ekoitziz, 4.0 Industriaren barruan.

EKITALDIA

Izena ematea

Ekitaldira joateko interesa baduzu, HEMEN eman dezakezu izena.