BBK Aretoa. Kale Nagusia, 19. Bilbo.
Zahartzea, adineko pertsonen zaintza, teknologia egokitua, hezkuntza eta etengabeko ikaskuntza, gazteen enplegua, robotizazioa, gizonen eta emakumeen arteko lan arloko arrakala txikitzea, gig economy... Ezagutu nola joera horiek gure lurraldearen lehiakortasunaren eta ongizatearen etorkizuna baldintzatuko duten.
Nola landu dugu hau BBK Fundazioarekin?
Ezagutu BBK balio partekatua proiektua.
Ekitaldiko laburpena
Cuestión de valores
Fundazioen papera erronka eta giza joeren aurrean (Gaztelaniaz)
Erronkak sakonean
Envejecimiento - Retos, oportunidades y tendencias
Formakuntza
Enplegua
Eztabaidaren une onenak:
Jarrai iezaiguzu eta hartu parte...
Zahartzea, adineko pertsonen zaintza, teknologia egokitua, hezkuntza eta etengabeko ikaskuntza, gazteen enplegua, robotizazioa, gizonen eta emakumeen arteko lan arloko arrakala txikitzea, gig economy... joera horiek gure lurraldearen lehiakortasunaren eta ongizatearen etorkizuna baldintzatuko dute. Nola ari dira horiek lantzen beste herrialde batzuetan eta zer ikas dezakegu haietatik? Nolako eragina izango dute joera horiek Euskal Autonomia Erkidegoan eta zein ekimen ditugu eta sustatu behar ditugu? Zein egiteko dute fundazioek, elkarteek, gobernuek eta enpresek gure ekonomiaren eta bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko bidean?
Orkestrak eta BBK Fundazioak lan gosari batean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, zahartzea, hezkuntza eta gaitasunak, eta enplegua lantzeko, arloko adituekin.
Egitaraua
9:30 • Hasiera
- Nora Sarasola, BBK gizarte ekintzako zuzendaria.
9:45 • Balioen kontua
- José Luis Larrea, Orkestrako ohorezko presidentea.
10:00 • Fundazioen egitekoa gizarteko erronken eta joeren aurrean
- Henar Alcalde, Orkestrako ikertzailea.
10:20 • Mahai ingurua
- Gerardo Amunarriz, Matia Fundazioko zuzendari nagusia.
- Nuria López de Guereñu, Hezkuntzan eta lanbide heziketan aditua.
- Ana Díaz, Bilbao Youth Employment Forumeko koordinatzailea. Novia Salcedo Fundazioa.
10:45 • Amaiera
- Galde erantzunen txanda eta amaiera.
BBK Fundazioa lagunduta.

