Orkestrak Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasuna garatzeko dimentsio kritikoetan benetako eragina izan nahi du. Dimentsio horiek bideratzen dituzte lau Research Labetan aurrera eramaten diren jarduerak. Labak Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunaren alderdi kritikoen inguruko gune malguak dira, loturak eta elkarlana errazten dutenak, eta ikerketa eraldatzaileko prozesuak ahalbidetzen dituztenak.

Politika publikoetako lab-a
Ongizateko lab-a
Enpresa adimenduneko lab-a
Energia eta ingurumeneko lab-a

Ongizatea helburu duen lehiakortasun esparrua, nazioartean onartua, erabiliz, Orkestrak Euskal Autonomia Erkidegoaren diagnostiko dinamikoa egiten du eta haren erronkak identifikatzen ditu. Erronka konplexuak eta elkarri lotutakoak direnez, horiek lantzeko ezinbestekoa da lurraldeko eragile guztien arteko elkarlana eta konpromisoa: administrazio publikoa, enpresa, akademia eta herritarrak.

Gaur egun, ikerketa eraldatzaileko gure agendak ardatz hauek ditu:

Erregio eta hiri estrategia inklusiboak diseinatzea eta ezartzea.

Maila askotako elkarlaneko gobernantza sustatzea eta horren ondorio diren erronkei aurre egitea.

Talentuaren erronkari aurre egiteko behar diren gaitasunak eta prestakuntza garatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoa eta bertako enpresak nazioarteko erkidegoarekin konektatzea.

Gaur egungo ingurunea kontuan hartuta, klusterren eta balio kateen rola berraztertzea.

Enpresa txiki eta ertainen garapenerako estrategia berriak abian jartzea.

Energia merkatuen funtzionamendua aztertzea, gure lehiakortasunari nola eragiten dion ulertzeko.

Trantsizio handiek ekartzen dizkiguten erronkak eta aukerak ulertzea: (1) energia eta ingurumen trantsizioa, (2) demografia eta gizarte trantsizioa eta (3) trantsizio digital-teknologikoa.

Erronkak hain konplexuak izanik, Institutuak erakunde laguntzaileekin lan egiten du, 4 Research Labetan landuko diren ikerketa proiektuak identifikatuz.

Gaur egun, 28 ikerketa proiektu ari gara lantzen.