La Comercialeko Icaza Entzungelan. Deustuko Unibertsitatea. Bilboko kampusa.
Hitzaldiaren bideoa
Argazki galería Irakurri txostena online
Orkestrak eta Euskaltelek Euskal Autonomia Erkidegoko digitalizazio prozesuari buruzko lehenengo txostena aurkezten dute
Egitaraua
18:00 • Hasiera
- Marijose Aranguren, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusia.
- Alberto García Erauzkin, Euskalteleko presidentea.
18:20 • Aurkezpena: Gizarte eta Ekonomia Digitaleko Europako adierazlea
- Anna Armengol-Torío, Policy Officer – Digital Economy and skills; Europako Batzordeko Komunikazio, Sare, Eduki eta Teknologiako Zuzendaritza Nagusia
18:40 • Aurkezpena: Ekonomia eta gizartea digitalizatzea: Euskal Autonomia Erkidegoaren kasua
- Agustín Zubillaga, Orkestrako ikertzailea.
19:00 • Digitalizazioa – Danimarkako kasura hurbiltzea
- Yih-Jeou Wang, Danimarkako Finantza Ministerioko Digitalizazio Agentziako aholkulari nagusia.
19:20 • Amaiera
- Arantxa Tapia Otaegi, Eusko Jaurlaritazko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua.
Jardunaldian izen ematea
Biltzarrean parte hartzeko evenbriten bitartez izena ematea beharrezkoa da.
Txostenari buruz
Digitalizazioa 4.0 ekonomia batera eraldatzeko prozesuaren funtsezko oinarrietako bat da. Industriak pisu handia izan duen lurralde honetan, beharrezkoa da digitalizazio prozesuak nola txertatzen ari diren aztertzea, enpresa, ekonomia eta gizarte ikuspegitik.
Zein egoeratan dago digitalizazioa Euskal Autonomia Erkidegoan? Laugarren industria iraultzak dakartzan eskariei erantzuten ari al gara, sektore guztietan? Gizarte digitala al da gurea? Zein egiteko dute erakunde publikoek digitalizazio prozesu horiei laguntzeko? Gure lan merkatua prestatuta al dago erronka horiei aurre egiteko? Zein dira etorkizuneko erronka horiek eta nola egin diezaiekegu aurre?
Gai horiek guztiak eta beste batzuk aztertzen dira lanean. Zehazki, erronka nagusiak identifikatuz, lanak galdera horien inguruko gogoeta egiten du.
Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoaren kokapena neurtzen du, Europako beste herrialde batzuekin alderatuta. Horretarako, Europako Batzordeak, Europako Agenda Digitalaren barruan, garatu duen Gizarte eta Ekonomia Digitalerako Indizea hartu dugu eta EAEko testuingurura egokitu.
Europako Batzordeak Danimarka erreferentziazko herrialdeetako bat dela nabarmentzen du. Herrialde hartan abian jarritako ekimenak eta politikak bertatik bertara ezagutu ahal izateko, hitzaldia eskainiko du Danimarkako Finantza Ministerioko Digitalizazio Agentziako aholkulari nagusiak.
