2017ko abenduaren 11- 18:00etan
Deusto Business Schoolen Madrilgo egoitza (Castelló, 76) 

 

 The Project JeanMonnet euskera

Energia Katedrak energia eta garraioa Atlantikoaren Arroan aztertzen duen azken lana aurkezten du. Atlantikoko Ikerketen inguruko Jean Monnet proiektuaren baitan, liburu honek Atlantikoaren bi aldeetan lurreko garraioaren inguruan aurrera eramaten diren politikak ditu aztergai.

Atlantikoko Ikerketen inguruko Jean Monnet Sarean Atlantikoko lau kontinenteetako hamar zentro liderrek hartzen dute parte eta horien artean dago Orkestra, Energia Katedraren bidez.

Liburua John Hopkins Unibertsitateko Center for Transatlantic Relations zentroak eta Orkestrako Energia Katedrak argitaratu dute elkarrekin. Sarreraren ondoren, zazpi ataletan lantzen da Atlantikoko Arroko garraioa eta energia, ikuspegi holistikotik. Amaieran, ondorio eta gomendioak jasotzen dira. Energiaren eta garraioaren inguruko aurreikuspenak modu berritzailean aztertu dira, ikuspegi zabalez eta eskualdeen arteko lankidetzan oinarrituta.

Liburuak Atlantikoaren bi aldeetan lurreko garraioaren (Europar Batasunean, Latino Amerikan eta Afrikan) eta itsasoko garraioaren arloko politika ikuspegiak aztertzen ditu eta energiaren garraioa eta energia garraioan lantzen ditu.

Liburu honekin, sareak energiari eta garraioari buruzko gogoeta plazaratu nahi du, energiaren trantsizio garaian gauden honetan, kontuan hartuta trantsizio horren dinamikak eta inplikazioak oraindik ez ditugula ezagutzen eta ulertzen. Gainera, karbono gutxiko ekonomiarako bidean goaz, eta horretan garraioak eragin handia izango du, energia alternatiba berriei eta ohiko energien berrikuntzei esker.
Aurkezpenean parte hartuko dute:

  • Emiliano López Achurra jn., Orkestrako Energia Katedrako Patronatuko burua.
  • Paul Isbell jn., lanaren editoreetako bat eta CAF Atlantic Energy Fellow Johns Hopkins SAIS Unibertsitateko Atlantikoaz Haraindiko Harremanetako Zentroan, Washington DC
  • Eloy Álvarez Pelegry jn., lanaren editoreetako bat eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Energia Katedraren zuzendaria.

Aurkezpenaren amaieran, bertaratu bakoitzari liburuaren ale bat emango zaio eta kafea zerbitzatuko da.

Aurkezpenean parte hartzeko, hemen eman behar da izena.