Deustuko Unibertsitatea. Bilbo. Faculty Club (La Comercial eraikina). 09:30etatik - 14:00etara
Nola sortu zubiak zientziaren eta enpresaren artean? Nola ireki jakintza, gizartearen erronkei erantzuteko? eta, norantz joan behar du Unibertsitateak?
Jardunaldiaren helburua da enpresen, unibertsitateen eta gizartearen arteko harreman eredu berrien inguruko gogoeta egitea.
Eztabaida hori beharrezkoa da, lehiakortasun eredu iraunkorrago bat sortu behar dugulako, hiru eragileen arteko lankidetza bultzatuko duena, kalitate handiagoko enplegua bermatu ahal izateko.
Testuinguru horretan, Europako Batzordearen helburua da berrikuntza eta ikerkuntza irekia bultzatzea, Europako ikerketa eremua biziberritzeko eta indartzeko asmoz.
Filosofia horri lotuta, jardunaldiak parte hartzaileak gonbidatu nahi ditu saiakera bat idaztera: Zein neurri har ditzakete, elkarrekin, unibertsitateek, enpresek eta gizarteak, Europa irekiagoa eta lankidetzakoa eraikitzen laguntzeko?
Lan irabazleak IPad Pro bat jasoko du. Gainera, bere lana Europako Eskualdeen Batzordeari emango zaion Policy Brief txostenari erantsiko zaio. Batzordeak Europako beste lurralde batzuetako eztabaidetan idatzitako lanak jasotzea ere espero du.
Euskal eta europar gazteen parte hartze aktiboa lortu nahi da, politikak garatzeko aldaketa prozesu honen parte izan daitezen. Eusko Jaurlaritzak, jardunaldiaren antolatzaileak, apustu hori egin nahi du, Bizkaiko Foru Aldundiak, Europako Eskualdeen Batzordeak eta Orkestrak lagunduta.
9:30 Aurkezpena
- Mari Jose Aranguren-Orkestrako zuzendari nagusia
- Koldo Atxutegi- Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia - Bizkaiko Foru Aldundia
- Mikel Antón- Eusko Jaurlaritza
Key Note Speaker
- Xabier Goenaga- Finantza, Berrikuntza eta Hazkunderako Jakintza Unitatearen arduraduna, Europako Batzordea
10:30 Open Innovation, Open Science, Open to the world - a vision for Europe
Koordinatzailea:
- Mari José Aranguren- Orkestrako zuzendaria
Parte hartzaileak:
- Jon Altuna- Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa
- José Luis Martín- Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketarako errektoreordea
- Víctor Urcelay- Deustuko Unibertsitateko Ekintzailetzako eta Etengabeko Prestakuntzako errektoreordea
11:20 Kafea
11:45 Europa berritzailea, gizartearen, enpresen eta unibertsitateen arteko harreman eredu berri batera
Gogoeta: Nola eraiki zubiak unibertsitatearen eta enpresaren artean?
Koordinatzailea: Anstasiia Konstantynova
Parte hartzaileak:
- Begoña Etxebarria- Novia Salcedo Fundazioa
- Eneko Knör - Interneteko inbertitzaile eta ekintzaileen elkarteko bazkide sortzailea
- Pedro Martínez Cid- Iberdola berrikuntza zuzendaritzako adjuntua
Worl-coffee: talde-lan saioa
13:15 Ondorioak
Koordinatzailea:
- Jose Luis Larrea -Orkestrako Ohorezko Presidentea
Panelak:
- Koldo Atxutegi- Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia - Bizkaiko Foru Aldundia
- Marian Elorza- Kanpo Ekintzako idazkari nagusia- Eusko Jaurlaritza
- Eudel/Bilboko Udala
- Europako Eskualdeen Batzordeko ordezkaria
Lehiaketaren oinarriak
Izan sortzailea! Parte hartu eta konta iezaguzu Europa irekiagoaren, lankidetzakoaren eta globalaren inguruan duzun ideia!
Galdera
Zein neurri har ditzakete, elkarrekin, unibertsitateek, enpresek eta gizarteak, Europa irekiagoa eta lankidetzakoa eraikitzen laguntzeko?
Formatua
Saiakerak, gehienez, 1.500 hitz izango ditu, orijinala izango da eta ideia egingarriak proposatuko ditu, bai Euskal Autonomian eta bai Europar Batasunean aplikatzeko.
Hizkuntzak: gaztelania, euskara eta ingelesa.
Ideia interesgarrienak bildu eta Europako Eskualdeen Batzordera eramango den Policy Brief txostenean aipatuko dira. Ideia sortzaileena proposatzen duen saiakeraren egileak IPad Pro bat irabaziko du eta saiakera Policy Brief txostenari erantsiko zaio.
Baldintzak
Lanak jasotzeko azken eguna 2017ko urriaren 10a izango da. Saiakerak posta elektronikoz bidali behar dira, anastasiia.konstantynova@orkestra.deusto.es helbidera, “Ensayo Diálogos Europeos” izenburua jarrita. Irabazlea Orkestraren webgunean jakinaraziko da eta harekin posta elektronikoz harremanetan jarriko gara, 2017ko urriaren amaieran. Ezinbestekoa da saiakeraren idazlea “Europa berritzailea, enpresen, unibertsitateen eta gizartearen arteko harreman eredu berri batera” jardunaldian parte hartzea, 2017ko irailaren 25ean, Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean.
Hauek dira lana ebaluatzeko irizpideak: i) Idazlanaren kalitatea eta sormena, ii) Gaiarekin lerrokatuta egotea, iii) Berrikuntza proposamena aplikatzerakoan.