Deustuko unibertsitatea. Donostia. 09:30tik-11:00ra

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak hamar urte bete zituen iaz, eta manifestu bat prestatu zuen Euskadiren erronka nagusiak jasotzeko.
Orduan esaten genuen erronka horietako bakoitzak sakontzea eskatzen duela, hurrengo urteetan aurrera egin ahal izateko.
Erronka horietako bat Gizarte ongizatea eta kohesioa da. Euskadiren aurrerabideak, nazioarteko ingurunean, eta herrialdeak ekonomia globalizatuan izango duen tokiak pertsona guztien ongizatea eta gizarte kohesioa izan behar ditu helburu. Hazkunde ekonomikoa ez da, berez, xedea, baizik eta bitarteko bat, gizarte eraldaketan aurrera egiteko bitarteko, elkarrekiko erantzukizunean, elkartasunean eta konpromisoan oinarri hartuta.
Erronka horretan sakonduko dugu hiru saiotan, 2017ko martxotik maiatzera bitarte, Deusto Forumekin elkarlanean
Laster
Alderdi politikoen ikuspegia lehiakortasunaren eta gizarte ongizatearen arteko harremanaren inguruan
3. JARDUNALDIA • 2017ko maiatzaren 24ean
Zikloa partidu politikoen jardunaldiarekin amaitzen da: Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten bost partidu politikoetako ordezkariak izango ditugu mahai-eztabaidan:
D. Joseba Egibar (EAJ-PNV)
Dña. Miren Larrion (EHBildu)
D. Lander Martínez (Elkarrekin Podemos)
Dña. Alexia Castelo (PSE-EE)
D. Borja Semper (PP)
Jardunaldi zikloaren inguruko informazio zabala
Hainbat eragileren ikuspegia lehiakortasunaren eta gizarte ongizatearen arteko harremanaren inguruan
2. JARDUNALDIA • 2017ko martxoaren 30ean
Bigarren saioan, mahai inguru bat antolatu genuen: enpresa batek, gobernuak, gizarte erakunde batek eta jakintzaren arloko eragile batek parte hartu zuten. Lehiakortasunaren eta gizarte ongizatearen arteko harremanak nola indartu azaldu zuten, nork bere ikuspegitik.
Hemen ikus dezakezu jardunaldiko mezu nagusiak biltzen dituen bideoa eta sortutako beste hainbat material.
Jardunaldiaren argazkiak
Jardunaldiaren argazkiak gure flickr-galerian ikus ditzakezu.
Lehiakortasunaren eta gizarte ongizatearen arteko harremana
1. JARDUNALDIA • 2017ko martxoaren 2an
Lehenengo saioan, Matthias Firgo aditu europarrak lehiakortasunaren eta ongizatearen arteko loturak aztertu zituen. Saiora etortzerik izan ez bazenu, material guztia hemen duzu eskuragarri.
Matthias Firgori elkarrizketa
Jardunaldiaren argazkiak
Jardunaldiaren argazkiak gure flickr-galerian ikus ditzakezu.