2015eko urriaren 16a
Miren Larrea Orkestrako ikertzaileak Gipuzkoa Sarean proiektua aurkeztu du, lurraldeko eragileen parte hartzean oinarritutako lurraldearen garapenerako gobernantza eredu berrien arrakastaren adibide moduan. Ildo horretan, Orkestraren egitekoa azpimarratu du, proiektuaren katalizatzaile eta bideratzaile izan baita, gizarte ikerketaz baliatuz.
Larreak Tokiko Garapen Ekonomikoaren Nazioarteko 3. Foroan parte hartu du, berrikuntzaren eta lehiakortasunaren katalizatzaileen inguruko panelean. Hain zuzen ere, panel horretan parte hartu dute, besteak beste, Pablo Costamagnak, ConectaDEL programaren koordinatzaile eta Orkestrara loturiko Ikertzaile Seniorrak, eta Pablo Alburquerquek, Orkestrara loturiko Ikertzaile Seniorrak.
Foroa ostegunean hasi zen eta igandean amaituko da. Haren helburua da azpimarratzea Tokiko Garapen Ekonomikoa tresna egokia izan daitekeela 2015aren ondorengo garapen agenda ezartzeko. Hiru gai arloren inguruko hitzaldiak daude Foroan: eskualdeko lehiakortasuna eta berrikuntza, garapen jasangarria eta inklusiboa lortzeko; tokiko hazkunde inklusiboa; eta Tokiko Garapen Ekonomikoko estrategiak, landa eta hiri inguruneen arteko lotura positiboak sortzeko.
Ekitaldiaren antolatzaileak honakoak dira: Torinoko Udala eta Probintzia, UCLG-Hirien eta Tokiko eta Eskualdeko Gobernuen Mundu Sarea eta erakunde horren Tokiko Garapen Ekonomikoko Batzordea, FAMSI Nazioarteko Elkartasunerako Andaluziako Udalerrien Funtsaren bidez; ORU FOGAR-Eskualde Batuak, SEBRAE-Mikroenpresei eta Enpresa Txikiei Laguntzeko Brasilgo Zerbitzua; ILO-Lanaren Nazioarteko Erakundea; eta UNDP-Nazio Batuen Garapenerako Programa.